
Euskal herriko laborarien batasuna
Euskal Herriko Laborarien Batasuna Ipar Euskal Herriko hiru probintzien laborantza sindikata da (Xiberoa, Baxe-Nafarroa eta Lapurdi). ELB Confédération Paysanne sindikatari lotua da frantses estatuaren mailan eta Via Campesina-ri nazioarteko mailan. ELB Ipar Euskal Herriko lehen sindikata da.
Bere helburua laborarien ordezkaritza eta defentsa da arlo moral, tekniko, sozial, ekonomiko, juridiko eta fiskaletan. Gure sindikata lanaren lansari justu baten alde borrokatzen da. Laborantza herrikoi eredu bat defendatzen dugu, etxalde ttipiak, kalitatezko produktuetara bideratua, laborariei duintasunez bizitzeko aukera ematen diena, kontsumitzaileak errespetatzen dituena eta baliabideen eta aberastasunaren banaketa justu baten alde egiten duena.
ELB-ren sortzea laburbilduz
1970eko hamarkadan, 1968ko maiatzeko gertaeren eta laborari-langile mugimenduaren ondotik, Iparraldeko berrogei gazte, FDSEAk praktikatzen zuen kogestioaz akituak -diru-sartzeak zapaltzen eta etxaldeak desagerrarazten zituzten politika produktibisten alde- mobilizatzea erabaki zuten. Hiru urtez, sindikatu bakarreko karguak bete zituzten (herri bulegoa, kantonamenduko presidentzia, komisioak) ekoizpen prezioak, eskubide sozialak eta lurraren kudeaketa lan tresna gisa eta ez kapital gisa zituzten prezioak defendatzeko. Haien mobilizazioak anitzak izan ziren: lurren borrokak, agalaxia eritasunari lotutako mugimendua, esnea, eta abar. Departamentuko FDSEAk ez zituen sustengatu, eta are gehiago, bere izenean egindako ekintza horietatik urrundu zen. 1981ean, emazteen batzordeak erabakia hartu zuen: ELB sortuko da. Sindikata ofizialki urte bat geroago sortu zen, 1982ko urriaren 30ean, eta bere kazeta ber mementoan, Laborari. Geroztik, ELBk ez da gelditu laborariak defendatzen. Sindikatuko militanteek funtsezko eginkizuna izan zuten laborantzako erakunde anitzen sortzeetan, beren lanbidea defendatzeko eta egunero mantentzen dituzten tokiko eta kalitatezko elikagaiak sustatzeko.
ELBn diren komisioak
Komisio guziak idekiak dira parte hartu nahi duten laborariei:
batu mugimenduari!
ELBren Lur taldea borrokan ari da laborantza-lurra kontserba dadin, zuzenki laborarien artean banatua eta eskuragarri izan dadin, lurraren merkatuaren presio handiko testuinguru batean eta lurraren desagerketan, nun laborantzarik gabeko erabilerak, laborariek beren lanbidean aritzeko duten gaitasuna azkarki kaltetzen duen, bereziki plantatzeko.
ELB Safer-an parte hartzen du (Société d’aménagement public et d’établissement rural), lurren merkatua kudeatzeko tresna publikoa. SAFERek laborantzako ondasunak eros eta sal ditzake (edo salmentako bitartekari izan) eta horretarako, batzorde teknikoan eztabaidatuak diren hautagai-zerrendak egiten ditu, nunELBk bozkatzen duen.
Safer-ak lehentasunez erosteko eskubideak ditu lurraren eta laborantza eraikiaren gainean (erabilera edo prezioa). ELBko lur ordezkariek astero salmentak begiratzen dituzte, ahal den neurrian, lurraren laborantzarako bokazioaren atxikitzea bermatzeko.
Bestalde, batzordeak Departamenduko Laborantza Zuzendaritza Batzordean (CDOA) parte hartzen du, non ustiatzeko baimenak bozkatuak diren, eta Departamenduko Laborantza eta Oihan Guneen Babes Batzordean (CDpenaf).
Lur taldeko laborariek Lurzaindiarekin lan egiten dute, ELB ekintzaile batzuek sortutako laborantza lurren defentsarako elkartea.
Komisioak laborarien eskariei ere erantzuten die, lurren, ustiatzeko baimenen edo urbanismo arazoekin.
ELBko Ardi Taldeak hainbat hazle biltzen ditu, aktualitatearen arabera biltzen dena. Komisioak gai hauek lantzen ditu nagusiki: esnearen prezioak, Ossau-Irati sormarka, axurien prezioak, ardi esnearen interlanbidea eta sanitario arloa.
ELB Behi taldeak hogei bat hazle biltzen ditu, batez ere sanitario arloko gaiak lantzen dituztenak: behi tuberkulosiak eta DNCk bereziki mugiarazi dituzte laborariak azken urteotan.
Luma taldeak hogei bat hegazti hazle biltzen ditu, batez ere Kriaxera arrazaren babesaren alde eta sanitarioaren gaian mobilizatuak. Azken urteetan hegazti gripa krisi handiak izan dira. Estatuak eritasunarekin duen politika sanitarioek kanpoko hazkuntza mehatxatzen dute, bereziki hegaztiak zerratzeko betebeharrarekin. Teknikoki ezinezkoa anitzentzat, kontsumitzaileen igurikatzeen kontra, klaustrazioak galtze ekonomikoak eta kalitatearen gaineko kalte handiak eragiten ditu. Politika honek ez du kanpoko hazkuntzaren autarkiaren berezitasunik ezagutzen, sanitario bertute anitz dituenak (dentsitate ttipia, mugimendurik eza eta kanpo eskuhartzerik eza, arrazen rustikotasuna, eta abar). Komisioa borrokatzen da bertute horien errekonozimenduaren alde eta erabateko izateko eskubidearen alde.
Azken urte hauetan, laborarien mobilizazioari esker, Ministerioak finantzatutako eta FADEARek gidatutako esperimentazio nazionala gauzatu ahal izan da.
Etxalde ttipiko taldeak hamar bat laborari biltzen ditu, etxalde ttipien errekonozimenduaren alde lan egiten dutenak, NPBko (PAC) ahantziak. Besteak beste, haien lanak ekarri du Euskal Hirigune Elkargoak sortutako “etxalde ttipien” dirulaguntza berria.
Mendi taldeak hamabost bat laborari biltzen ditu, bereziki harraparien, bortuen, ICHNren eta zaintzaileen gaiei buruz.
PAC taldeea Frantziako Confédération Paysanne sindikatarekin lan egiten du, hendu den NPBren (PAC) negoziazioak gaiarekin.
Landare taldea hainbat landare ekoizle (baratzezain, arbolzain, …) biltzen ditu. Orri hau oino osatzekoa da, ondoko egunetan gauza gehiago!
Orri hau oino osatzekoa da, ondoko egunetan gauza gehiago!
Talde honek aktiboki segitzen ditu transmisiorako dispositiboen eboluzioak. DNJAren hitzartzeetan parte hartzen du, laguntza hori hunkitzen duten plantatze proiektu ezberdinei begiratzeko.
Hogei bat laborari gaztek osaturik, astero Gazteen Hitza izeneko kronika ttipi bat idazten dute Laborari kazetan. Plantatzeari lotuak diren proiektuak antolatzen dituzte, besta bilkurak, eta elkarrekin biltzen dira beren gazte estatusari lotuak diren problematikak trukatzeko eta jorratzeko. Sindikatuan engaiatzeko aukera, giro bero eta lagunartekoa.
Xerri taldeak hamar bat hazle ditu, Kintoa sailan engaiatuak. Euskal txerri arrazaren babesan, sanitario arazoetan eta kanpoko hazkuntzaren biosegurtasunaren gaietan murgilduak. Luma batzordean bezala, laborariek ere esperimentazio nazionalaren obratzea segitzen dute, haiein sistemara egokitzeko, batez ere lurraldearen berezitasunak kondutan hartuz.

