
ELBren BESTA ITSASUN URRIAREN 25EAN: GOITATZEN ZAITUZTEGU!
ELBren besta ITSASUN iraganen da, urriaren 25an, igandearekin, HERRIKO SANOKI GELAN. Adiskidetasunean memento goxo baten pasatzera gomitatzen zaituztegu, urteko gora beherak aipatzeko, bainan besta giroan gozatzeko. Antolaketarengatik ELBri izena eman behar da, urriaren 16ko: 05 59 37 21 08 edo mailez syndicat.elb@wanadoo.fr.
Eguerditik goiti: Aperitifa txaranga batek alaiturik / Bazkaria lekuko mozkinekin 22€tan (Tripotx tomate saltsarekin ; Zikiroa ilar xuriekin ; Gasna ; Kafea ; Ondokoa) / Haurren menua 10€etan / Bertso, dantza eta musika !
azken berriak
ELBren BESTA ITSASUN!
ELBren besta ITSASUN iraganen da aurten, urriaren 25an, igandearekin, HERRIKO SANOKI GELAN. Adiskidetasunean memento goxo baten pasatzera gomitatzen zaituztegu, urteko gora beherak aipatzeko, bainan besta giroan gozatzeko.
Irakurketa segituELB SIMON FETET PREFET BERRIAREKIN BILDU DA
Gaur goizean, Lohitzünen, Simon Fetet Pirinio Atlantikoetako prefeta berria ELB sindikatuarekin biltzera etorri da, Mathieu Duhamel suprefetarekin, DDTM eta DDPPko zerbitzuekin batera, Julen Perez sindikatuko bozeramailearen etxaldean.
Irakurketa segituLABORANTZA HERRIKOIA ESKUIN MUTURRAREN KONTRA: FRANTSES KANOIARI EZ
VISA 64ren deialdiarekin bat egiten dugu eta hitzordua ematen diegu ideia arrazista eta sexisten hedatzearen kontra diren guziei, Biarritzeko Herriko Etxearen aitzinean, heldu den astelehenean, irailaren 21an, 18:00etan, hiriko kontseiluaren…
Irakurketa segituIDORTE / BERO HANDI : ELBK BERE KIDEAK GONBIDATZEN DITU TRUKATZEKO
Iodate / Berote handi : ELBk bere kideak gonbidatzen ditu trukateko, irailaren 18an, ostirala, 19:30etan, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen egoitzan, Ainiza-monjolosen.
Irakurketa segituLARRIALDI PLANA KRISI KLIMATIKOAREN PAREAN: LABORARIAK BAZTERTUAK
Prentsagiria – ELB LARRIALDI PLANA KRISI KLIMATIKOAREN PAREAN: LABORARIAK BAZTERTUAK Ainiza, 2026-09-07 Annie Gennevard Laborantza ministroak pasa den ostiralean iragarri zuen “klima plana, moldaketa, idortea, suteak”. Iragarritako 1,2 miliar diru…
Irakurketa segituLAN HAUTAGAITZA: ELBk ANIMATZAILE BAT XERKATZEN DU
Lan hautagaitza: ELBk animatzaile bat xerkatzen du azaro erditik. Infoak hemen.
Irakurketa segituLaborari : ELBko astekaria

etxaldez etxalde podkasta
sindikatan sartu!



