EUS, Hiltegia

OLORUE-ko HILTEGIAREN HESTEARI EZ!

ELB-k bere sustengu osoa ekartzen du Biarno Gainekaldeko hiltegiaren baliatzaileeri eta lekuko aktore guziak mobilizatzera deitzen ditu, garrantzitsua den lan tresna horren salbatzearen dako. Goazen numbrean kolektiboaren elkartze deiari erantzutera, agorrilaren 13an arratsaldeko 6:00tatik goiti Olorue Dona-Mariako turismo bulegoaren aitzinean (Allée du Comte de Tréville).

Energia, EUS, Lurra/Foncier

AGRIVOLTAISMO PROIEKTUAK : LABORARIAK, EZ PANELAK!

Joan den astean espazio natural, laboral eta oihanen zaintze komisioan (Cdpenaf), agrivoltaismo proiektu bat baieztatua izan da Labastide-Villefranche herrian Biarnoan, 51 hektarako lur zerratu batean, 13MGW-ko indarrarekin. Gu, ELB eta Biarnoko Conf’-a,CDPenaf-ean aulkia izanez, salatzen dugu gure lan tresnaren bereganatze mozorrotu hau ! 

EUS, Lurra/Foncier, Marienia

MARIENIA – KASU ARDIAK KEXU – MOBILIZAZIO DEIALDIA EKAINAREN 14ean

Marieniako zelaia bere 3 hektara eraikigorrekin (CAPB-k deklaraturik 2019an) etxe proiektuaren kontrako mobilizazio popular eta laboral duela jadanik 10 urte irauten du. Errekurtso juridiko, petizio, manifestazio, eta lurraren okupazioek obren hastea saihestea lortua izan da. Halere, proiektuaren gelditzea eta behin betikotz leku hau laborantxako usoarentzat sailaktzea gure helburua gelditzen da.

Uncategorized

ELB-ko LABORARI BATEN MIAKETA: ERREPRESIOARI EZ !

Prentsagiria – ELB ELB-ko LABORARI BATEN MIAKETA:ERREPRESIOARI EZ ! Bastida, 2026ko ekainaren 3a, Goiz huntan, ELB-ko laborari baten etxaldean presentatu dira abisatu gabe Bastidan, aurre inkesta baten kuadroan errepublikako prokuradorearen erabakiaren izenean, herriko murruaren gainean tindaturik izan den OFB-aren kontrako tag istorio batentzat, joan den neguko DNC eritasunaren hilketa osoaren mobilizazioen garaian. Jandarmak saiatu dira

Administatiboa, EUS

SINPLIFIKAZIO ADMINISTRATIBOA: ELB-k PREFETURAKO BILKURA BOIKOTATZEN DU

Pirineo Atlantikoetako prefeturak laborantxa sindikatu guziak gomita ditu gaur antolatua den « contrôle unique » sinplikazio administratiboaren neurri nagusi delakoaren bilkura berrirat parte hartzera. ELB-k bazterreko efetuekilako neurri huts hau salatzen du. Zinismo horren parean, gure sindikatuak erabaki du prefeturako bilkura hau boikotatzea.

EUS, Mendi

ZENTZUGABEKERIA ADMINISTRATIBOA: ELBk BOIKOTA MANTENTZEN DU

Bigarren urtez, mendi kolektiboetara bortura joaten diren ardi hazleek departamenduko laborantxa ganberaren gutun bat ukan dute, jakinarazten diena beren ardien sasoikako mugimenduak deklaratu behar dutela 7 eguneko epean (kabalen abiatze eta itzultze bakoitza azken bortu lekutik). Ulertezintasun eta nardamenduarekin, ELBko laborariek berriz dei egiten diete hazleei gutun berri horri ez kasu egitera.

EUS, Otsoa

OTSOA : ELB-k BERE POSIZIOA MANTENTZEN DU

Apirilaren 7an Paueko prefeturan iragan den otsoari buruzko departamenduko komitearen bilkuran,, aipatuak izan dira europar araudiaren araberazko otsoaren estatuaren azken aldaketen berriak eta xehetasunak ukan ditugu. Otsoaren estatuaren aldaketak, otso populazioaren kudeatze, zaintze eta indemnizatze neurrien « egokitze » batzu jakinarazi dauzkigute. 

Scroll to Top