Arraioz
“Guk dugun pentsamendua,
ez da antzekorik hemen”

Nerea Mortalena s’est installée sur la ferme familiale de son mari à Arraioz.
Avec son troupeau de têtes rousses, elle mise sur la vente directe.
Nor zira?
Nerea Mortalena naiz, Arraiozkoa. Elizondon handitu naiz 18 urteak arte, orduan kale umea naiz molde batez. Halere, nire amatxik bazituen esnezko behiak eta ardiak, eta betidanik gustatu zait ikusi baititut, baina ez naiz sortu baserrian. Hemen, nire senarraren familiako etxaldea da.
Nola plantatu zira?
2020 urtean erabaki nuen abeltzainzarekin hastea. Hemen, gure etxaldean, jadanik ardiak eta behi batzuk baziren. Urte horretan nire senarrak proposatu zuen proeiktu familiarra bilakatzea eta ogibide bihurtzen. Ni enpresa mundutik heldu naiz, kontuak eramaiten nituen bi tailerretan. Azkenean, erabakia poliki hartu zen. Erran nion baietz eta birplantatzeko aukera izan zen. Bi urtez bi lanbiderekin segitu nuen, baina zentratu behar nintzen gauza batean eta beraz abeltzaina bihurtzen erabaki nuen. Ni naiz ofiziala, baina halere proiektu familiarra da.
Nolako etxaldea duzue?
Argi nuen ardiekin aritu nahi nuela. Abere dozile da, ttikia eta gustukoak ditut. Ardi latxekin instalatu nintzen, buru gorriak. Nafarroan abeltzain bezala instalatzeko eskatzen dizkigute 240 ama ardi izatea. Orduan hasteko salto handia da. Hasi ginen bildotsak saltzen bitartekaritzan, baina gogoa izan dut haragia freskoan saltzen. Hemen gutik egiten dute, baina tematu nintzen eta gaur egun dena saltzen dugu. Bildotsak azaroan sortzen dira eta kanpainak iraunten du maiatza arte. Azkenean, hilabetero erditzen dira ardiak eta une azkarrena abendoan dugu Eguberrirekin, jendeak eskatzen baitu. Jatetxeekin lan egiten dugu ere bai, eta hau bertze irtenbide bat da, baina dena salmenta zuzenean da. Xantza dugu Iruritan hiltegia baitugu, hemendik hurbil, orduan bildotsak harat eramaiten ditut astero eta ditudan eskaerekin antolatzen naiz. Manaketen arabera hiltegiak ditu mozten, paketeak handik biltzen ditut eta nik banatzen.
Bestalde, sartu gira Aslana elkartean, ardi Latxaren hobekuntza genetikoa lantzen duena, esnea ateratzen baitugu ere bai. Nahi duguna da ahalik eta esne gehiago atera.
Nola antolatzen zira?
Nire senarraren lan ordutegia ikusita, lanak egiten ditut. Adibidez goizean lanean baldin bada, ni goizetan sar-tzen naiz jeztera nire aitaginarrebarekin, bien artean jezten ditugu ardiak. Arratsaldeko lanak nire senarrak ditu egiten. Nik dena antolatzen dut lehenagotik, ofiziozko lanak nik egiten baititut: fakturak, kontabilidadea… Lan anitz ematen dut ere komunikazioan, gure etxaldearen irudia zain-tzen. Bestalde, astero bildotsak eramaten ditugu hiltegira. Biharamunean biltzen ditut eta banaketak egun berean egiten ditut.
Ardiak jezten ditugu uztaila arte eta gero uzten ditugu larretan. Bazkatzen dira mendiak ematen duenarekin eta nahi duguna da modu natural hori mantendu.
Zer autonomitate duzue bazkan?
Ardiak mendian ibiltzen dira hemen udan, Baztango Udaleko lur komunaletan. Baditugu ere zelai batzuk alokatzen ditugunak, beste batzuk gureak direnak, eta Urdazubin nire amatxiren zelaiak erabiltzen ditugu. Azkenean buru ainitz dira eta bazkatu behar dira. Gero elikadura sakonduz, saiatzen gara dena egiten, baina ezin delarik, adibidez aurten belarra ez baita berriz etorriko, guk ematen diogu lehentasuna kanpoan bazkatzea. Urte lehor batek ez dizularik belarrik ekartzen, kanpotik erosi behar dugu. Baina erosten dugu bertako enpresa bati eta saiatzen gira bertako ekonomiari lotzen. Biltzen dugun belarra, bi mozteak egiten ditugularik, analisia-tzera bidaltzen dugu. Horrekin pentsu-etxe batek nahasketa bat prestatzen digu, transgenetikorik gabe. Horri ere garrantzia ematen diogu. Ez gaude ekologikoan sartuak, baina saiatzen gara ahalik eta modu naturalenean ardiak bazkatzen.
Hemen arbol asko baititugu, naturak ematen dienarekin hazten dira ere bai. Saiatzen gira lurrak ematen digun guziaz aprobetxatzea.
« Gure ereduan lana bada, baina lotura sortzen da bezeroekin eta hori arras polita da. »
Nerea Mortalena
Zer diozu geroari begira?
Momentuan gure esnea industriari saltzen dugu, baina nahi genuke zirkuitoa hetsi eta dena saldu zuzenean. Esne hori nahi nuke eraldatu eta gure produktuak ekoiztu. Baina beste lan bat da eta hausnarketan gara une honetan. Guk dugun pentsamendua, etxekoa, zirkuitua hetsi, ez da antzekorik inguruan Baztanen. Hemen, etxaldeak gehiago bideratuak dira esne produkzionera. Baina azkenean horrek eskatzen du ere artalde biziki haundia, eta hau ez da nik dudan mentalidadea. Nahi dudana da animale kopuru on batekin hortik ongi bizi, bai errentagarritasuna lortuz, baina diferentea da salmenta zuzenean lan eginez.
Gure ereduan lana bada, baina lotura sortzen da bezeroekin eta hori arras polita da. Gaur egun salmenta zuzena geroz ta gehiago balorarizatzen da, lehen baino askoz gehiago, baina horrekin bada bide luze bat egiteko.
