Ortzaize
“Gaur, aniztasuna beharrezkoa agertzen da”

Patxi Aizager, installé sur la ferme Murgia, produit du jus de pomme, du cidre et du vinaigre,
à partir d’une large variétés de pommes locales.
.
Nola plantatu zira?
Laborantza ikasketak egin nituen, lehenik Frantsesenia lizeoan hazkuntzan eta gero BTS bat eginez arnogintzan, sagarno ikasketarik ez baitziren. Egon niz arno munduan zonbait urtez, mahastietan eta arnoa egiten Ilarrian, Irulegin.
80/90 urteetan aitak landatu zituen sagarrondoak hemen Murgian, kolektiboki Sagartzearekin. Eztigar sortu eta ari izan ginen sagar jusa eta sagarnoa egiten. Eztigarreko ekoizpena hemen etxaldean saltzen ginuen gasnarekin batean. Hastapenetik banakien egun batez zerbait eginen nuela sagar horiekin. Laborantxa ikasketak egitean hasi nintzen nire esperimentazioak egiten eta nire lehen jusak egiten. Pixkanaka ekipatu nintzen eta etxeko kontsumoa zen zerbait, emeki-emeki salmenta bat bilakatu da. 2024an plantatu naiz ofizialki, sagar jusa, sagarnoa eta ozpina ekoizteko.
Nolako sagardiak dituzu?
Sagardi gehiena etxaldean dut. Badira bi parte: bat modernoago tinkiago baita, hektara erdi batean, eta beste hektara erdi bat sagardi pentze bazterretan, ehunka metra hesi bezela. Etxaldean 250 landare ditut eta Uztaritzen 120 bat landare alokatzen ditut.
Sistema egina izan da hazkuntza baita eta pentze-sagardi bezala pen-tsatua da. Hortako kabalek beren funtzioa badute hemen urtearen erdia alhatzen direlako arbolpean eta haiek dute ongarria ekartzen. Haatik sagarrak direlarik ez dira sartzen.
Sagar motak Iparraldekoak dira gehienak: anisa, mamula, peatxa, erisagarra, ondo motxa, gordin xuria, minxuria, jondoni sagarra… eta gero baditut beste Hegoaldeko motak. Izaite desberdinak dituzte, batzuk goxoak, batzuk saminak ala gara-tsak, horrekin nahi dena egiten da.
Mota ainitz landatu dira loratzea errexteko eta fruitua ukaiteko. Gaur, aniztasuna beharrezkoa agertzen da, eta hemengo motak ontsa babestuak dira eritasunetaz. Kobregaitza bada sagarretan, hostoetan eritasun ainitz sartzen ahal dira ere, baita erroetan direnak sobera ur delarik. Intsektuek ere ustez baino gehiago desmasiak egiten ahal dituzte. Alta, nik gaur ez dut deus trata-tzen eta sagarrak baditut halere. Erran nahi du, nahiz eta ez diren supermerkatuan ikusten diren antzeko itxurak, sagarrak ontzen eta ekoizpen on bat dugula kasik tratatu gabe. Horretan ikusten da mota horiek badutela indarra. Gaur, aldaketa klimatikoarekin, atxikitzen dute ukaldia, beste sagar mota modernoa batzuer konparatzen bada.
Zer ekoizten duzu?
Sagarrak ederrak direlarik direktuki horrela saltzen ditut jateko. Jusa egiten dut ere. Sasoin hastapeneko sagarrak baliatzen ditut jusarentzat, bero baita oraindik sagarnoa egiteko. Sagarnoarentzat, saiatzen niz irail hondarretik biltzen, egunak freskoagoak baitira eta hartzidura ez da segidan pizten tinkatzen dugularik. Sagarno mota ainitz egiten ahal da; hemen Euskal Herrian tradizionala dugu, arrunt idorra, baina beste motak egiten ahal dira, goxoagoak, ala pindarrarekin. Beti ari izan niz esperimentatzen eta hortan segitzen dut.
Nola antolatzen zira?
Urte guzian bada zerbait egiteko, neguan hasten baita bizi guzia prestatzen. Arbolak neguan txertatzen dira. Kimaketa urtarriletik martxora egiten da, kasik loratze arte. Gero loratzea fite heldu da, apiril guzia irauten du maiatza erditsu arte. Aurten, nahiz eta bero izan den, loratzea aski normala izan da. Airean bero zen baina lurrak oraino freskoa zen eta arbolek goaitatu dute. Haatik loratzea luzea izan da eta horrek erran nahi du sagar biltzea luze izanen dela.
Lehen sagarrak ekainean agertzen dira. Euria behar dute handitzeko baina aurtengo beroarekin, kapital hori ez dute irabazi, orduan sagarrak ttipi egon dira. Lehen sagarrak uztailean biltzen dira, jatekoak, eta jusa egiteko sagarrak agorriletik heltzen dira. Sagarnoarentzat iraila, urria, azaro
arte biltzen dira.
« Ikusten da beharrak badirela eta kolektiboki urrunago joaiten ahal girela. Egitean ikasten da eta kolektiboki fiteago. »
Patxi Aizager
Proiektu kolektiboetan ibiltzen zira?
Kolektibo bat abiatu da duela hiruzpalau urte, euskal sagarnoaren sormarkaren sortzearekin. Proiektu horretan zonbait ekoizle sartu ginen lantzeko eta bururatzeko AOP
Euskal Sagarnoaren galdea. Horrela hasi zen sagar ekoizleen sarea Iparraldean, eta hortik goiti beste gauzak sortu dira, ikusi dugulako kolektiboki gauza ainitz egiten ahal zirela.
Hortako sortu ginuen Iparraldeko Sagarnoen Sindikata, ofizialtasun bat ukaiteko eta lan kolektiboan elkar-tzeko. Formakuntzan hasi gira, jakitateak trukatzeko eta ikusteko zer egiten den, egokituz eta ikasiz.
Mozte formakuntzarekin hasi ginen eta hedatu da beste gai batzuer, gure beharren arabera. Aurten adibidez, gure gaien erdia urari buruz izan da. Bero ukaldi horiekin ura eskas izan baita ere arbolentzat. Lehen aldikotz ureztatu behar izan ditudala landatu nituen arbol gazteak.
Sindikatarekin beste loturak egin ditugu, jateko sagarrak ekoizten dutenekin, edo Gaztaina eta Xapata elkarteekin. Pentsatzen dut fruituak emaiten ahal direla geroari buruz, adibidez arbolgintzan EHLGko teknikalariaren laguntzarekin. Kolektiboki hartzen diren gaiak teknikoki segituak dira. Gainera, ohartzen gira dinamika indartzen dela, geroz eta jende gehiago hurbiltzen da formakuntzeetara. Ikusten da beharrak badirela eta kolektiboki urrunago joaiten ahal girela. Egitean ikasten da eta kolektiboki fiteago. Kolektibo hi-tzan ez gira bakarrik laborariak, badira ere Herri Elkargoa, Euskal Sagarnoa, BLE, EHLG, bezeroak eta ahazten dituztan guziak.
Tu es le seul paysan dans les groupes dans lesquels tu te mobilises, tu fais donc des liens ?
Dans mon cas, je me trouve à deux endroits : j’ai été paysan en conventionnel avant de passer en bio, mais j’agis aussi en tant que personne qui a subi un drame dans la famille et qui a connu les hôpitaux pédiatriques. Dans ces groupes, il y a des gens déconnectés des réalités agricoles, mais qui se posent des questions. Je ne comprends pas qu’il ait fallu attendre 2026 avant que des citoyen·nes et le corps médical réagissent sur les pratiques du conventionnel. Depuis les années 90, le nombre de cancers a doublé.
Que dirais-tu aux personnes en conversion ou qui souhaitent s’installer en bio ?
En 2025, pour la première fois, il n’y a presque plus de conversions, et il y a moins de fermes et de surfaces en bio que l’année précédente. Les budgets dédiés à l’aide à la conversion ne sont plus consommés et sont transférés pour les assurances récoltes ou pour acheter des engrais chimiques moins chers, au lieu de les transférer pour le maintien de l’AB, aide qui nous a aussi été enlevée. Et avec la flambée des charges, on ne s’en sort plus. C’est difficile d’en vivre. En étant en bio, quand je dois biner mon maïs, c’est le moment où je suis le plus en colère. Cela demande énormément de travail, mais au moins tu n’es plus entouré de produits dangereux. Je préfère ne pas avoir un bon bilan économique mais être en bonne santé. Et les gens du corps médical le disent, “la première pharmacie, c’est le bio”.
