IPARRALDEKO HERRIEK EZ MERCOSUR-ari

Aiziritze, 2025ko abendoaren 15a

ELB-k Ipar Euskal Herriko herri guzieri gutun batez bidez gomitatu ditu UE-MERCOSUR akordioari oposatzen direla erakustea. Europar Batasuneko kontseiluak bere erantzuna eman behar duelarik abendoaren 18ko, ELB-k herriko Etxeeri galdegin du manifestu bat izenpetzea bere baieztatzearen kontra eta« commune hors MERCOSUR-tik kanpoko herria» panel bat instalatzea beren herriaren sartzean.

Gure sindikatua fermuki oposatzen da akordio huni. Ekoizpenen prezien beheratzea, sozial, ingurumen bai eta gizarte eta laborarien dretxoen araudien apaltzea laizke lehen ondorioak.Behi, ezti, hegazti sailak azkarki mehatxatuak dira konkurentzia desleial batekin, Hego Amerikan ekoizpen prezioak aise apalago baitira Europan baino.  « Quotas » delakoek europar kontsumoaren %1 edo 2 errepresentatzen dute, beraz sail horien ekonomia handizki destabilizatua gerta laike. Europako komisioak proposatzen dituen mantentze lehioak ez dute aski indarrik izanen konkurentzia desleial hortaz zaintzeko : aldian aldikoak dira, epe laburrekoak eta ez dute hunkitzen importatzearen garapena eta ekoizpen deslokalizatzearren arazoak.

Mercosur-aren ondorioak, laborantxa, osasun publiko, kanpañan bizitzea, lekuko ekonomia eta ingurumena mailan handizki konsideratzekoak dira. Lekuko ekoizpenekin elikatzea interes publikoko gai bat da, eta gaur akordio hunek lanjeroski mehatxatzen du. Akordioa hai izenpetua bada, herriak osoki hunkituak izanen dira.

Mercosur-a, egizako lanjer bat bat laborarientzat baita ere gure laborantxa eta elikadurarentzat : Behar da blokatu lehen bai lehen !

Jadanik 38 herriek manifestua izenpetu dute, Emmanuel Macron bai eta ere europako deputatuak deituz akordioaren baieztatzeari oposatzeko. Gaur, ELB-ko kideak Aiziritzeko herrian ziren auzapez Anderea-rekin panela herriaren sartzean instalatzeko.

Scroll to Top

Discover more from Euskal Herriko Laborarien Batasuna

Subscribe now to keep reading and get access to the full archive.

Continue reading