ELBren BESTA ITSASUN!
ELBren besta ITSASUN iraganen da aurten, urriaren 25an, igandearekin, HERRIKO SANOKI GELAN. Adiskidetasunean memento goxo baten pasatzera gomitatzen zaituztegu, urteko gora beherak aipatzeko, bainan besta giroan gozatzeko.
ELBren besta ITSASUN iraganen da aurten, urriaren 25an, igandearekin, HERRIKO SANOKI GELAN. Adiskidetasunean memento goxo baten pasatzera gomitatzen zaituztegu, urteko gora beherak aipatzeko, bainan besta giroan gozatzeko.
Gaur goizean, Lohitzünen, Simon Fetet Pirinio Atlantikoetako prefeta berria ELB sindikatuarekin biltzera etorri da, Mathieu Duhamel suprefetarekin, DDTM eta DDPPko zerbitzuekin batera, Julen Perez sindikatuko bozeramailearen etxaldean.
VISA 64ren deialdiarekin bat egiten dugu eta hitzordua ematen diegu ideia arrazista eta sexisten hedatzearen kontra diren guziei, Biarritzeko Herriko Etxearen aitzinean, heldu den astelehenean, irailaren 21an, 18:00etan, hiriko kontseiluaren karietara. Frantses Kanoiari ez, eskuin muturrari ez, ez hemen, ez inon! Denen ardura da ekitaldi hau ez gertatzea.
Iodate / Berote handi : ELBk bere kideak gonbidatzen ditu trukateko, irailaren 18an, ostirala, 19:30etan,
Euskal Herriko Laborantza Ganbararen egoitzan,
Ainiza-monjolosen.
Prentsagiria – ELB LARRIALDI PLANA KRISI KLIMATIKOAREN PAREAN: LABORARIAK BAZTERTUAK Ainiza, 2026-09-07 Annie Gennevard Laborantza ministroak pasa den ostiralean iragarri zuen “klima plana, moldaketa, idortea, suteak”. Iragarritako 1,2 miliar diru zamak handia iduri badu, kopuru hori oso ttipia da krisiaren tamainaren aitzinean! 2022an, kopuru berdina desblokatu zen hegazti gripearen garaian, sail bakar bat laguntzeko! Plangintza
Lan hautagaitza: ELBk animatzaile bat xerkatzen du azaro erditik. Infoak hemen.
ELB eta Lurzaindiak gaur errezebitu dute Baionako auzitegiaren erabakia, Marieniako jabeak, Colbert, Salagoity eta partzuergoek engaiatu zituzten jaurkimenduer erantzuteko. Ondoko asteetan elkartuko gira geroaren antolatzeko.
ELBk deitzen du agorrilaren 29an, larunbata, 10:30etan, Biarritzen (Mésanges karrika 4) Euskal Herriko Cancer Colère-en mobilizazio deialdiarekin bat egitera, neonikotinoideen erabileraren aurka, produktu oso toxikoak, orain baimenduak izan direnak.
ELB-k bere sustengu osoa ekartzen du Biarno Gainekaldeko hiltegiaren baliatzaileeri eta lekuko aktore guziak mobilizatzera deitzen ditu, garrantzitsua den lan tresna horren salbatzearen dako. Goazen numbrean kolektiboaren elkartze deiari erantzutera, agorrilaren 13an arratsaldeko 6:00tatik goiti Olorue Dona-Mariako turismo bulegoaren aitzinean (Allée du Comte de Tréville).
Azken aste hauetan, gero eta gehiago saia atakeak kabala bizien gainean jasaiten dituzte laborariek egoera serios, kexu eta arranguratsu giro batean ezarriz.