Mobilizazio
MARIENIA : borrokak segitzen du !
Mobilizazio berri bat
urriaren 24an, 10:30tan BAIONAN
BOUYGUES Immobilier bulegoen aitzinean
Belfort karrika 9 (Alsace-Lorraine etorbidearen ondoan)
Marienako hazlurrak babesteko borrokaldia duela 12 urte hasi zen eta gaur egun momentu erabakigarrian sartua da.
Errekurtso juridikoek proiektuaren blokatzea eragin dute eta zonbait urtez, lururritasun eta hazlurren artifizializazioaren arriskuaz hautetsi nahiz herritarrak interpelatzeko bidea eman dute. Aurten eremuaren lau hilabeteko okupazioak bai eta iazko landaketek ere ber dinamika sustatu dute. Gaur errekurtso jurudikoak bukatuak baldin badira eta justiziak elkarte okupatzaileak arditegiaren desmuntatzera eta ardiak kanporatzera behartu baditu ere, gatazkaren parametroak
arrunt aldatu dira.
Proiektuaren kontrako herri mobilizazioa indartuz joan da azken urteetan gero eta sektore gehiago inplikatuz eta jendearen atxikimendua hedatuz.
Kanboko Herriko Etxean proiektua arbuiatzen duten hautetsiak gehiengoan dira. Are gehiago auzapezak berak lantzekoa den PLUI-n Marieniako lurrak laborantza lurrak bihurtzeko nahikaria adierazi du.
Ildo berean mintzatu da Euskal Elkargoko presidente berria, azken bi urteetan kontseilari andana bat proiektuaren kontra agertu zelarik. Gaur egun Bouygues bakarrik gelditu da, jabeen ondoan, eraikuntza proiektua eramaiteko. Ordu da gibelka egin dezan !
Orain arte promotoreak denbora asko galdu badu afera honetan, aurrera eginez gero, zurrunbilo batean sartuko litzateke, proiektuari oposizioa eta herri erresistentzia ez baitira kikilduko, ez baitira geldituko.
Mezu hori helaraziko diogu heldu den urriaren 24an bere Baionako bulegoen aitzinean elkarretaratuz, berriz ere ozenki errepikatuz :
MARIENIA EZ HUNKI !
CADE, ELB, Lurzaindia, OSTIA
