Aiziritze
“Malgutasuna dugu ekoizpen horietan”

Txomin Elosegi produit du blé, de l’orge Herriko, du soja et bientôt du tournesol
en biologique à Aïcirits, sur une ferme de 29 hectares.
.
Zure burua aurkezten ahal duzu?
Txomin Elosegi naiz, 34 urte ditut. Agronomia ikasketak egin ditut Tolosan. Etxaldeetan ikastaroak eginez ohartu nintzen nork zuen lurralde bat eraikitzen: laborariek zutela biziarazten lurralde bat.
Ene lehen lanbidea izan zen Ariège departamenduko Chambre delakoan. Bi talde nituen pestizidak ttipitzeko programa batean eta biologikoan ziren zereala egile batzuekin. Ohartu nintzen aski fite zinez pertinenteak ziren animatzaileak egiazko esperientza konkretuak zituztenak zirela. Han hasi nintzen orduan etxalde batean, astean egun bat, eta teknikari gisa segitzen bestalde. Instalatu baino lehen behar dena egin absolutuki ene ustez hori da, duda izpirik gabe, praktikatu eta ikusi, eta sarea ukan.
2022 urtean sartu nintzen EHrat lortu bainuen postua Laborantza Ganbaran, agronomia animatzaile eta teknikari aritzeko. Banuen buruan instalatzeko gogoa eta anartean ari izan niz etxalde batean lanean Amikuzen.
Nola atzeman duzu etxaldea?
Banakien ene lanbidearen bidez ze etxalde mota nahi nuen: 25-30 hektareako etxalde bat ene aktibitatea abiatzeko. Herriko ogiaren eta EHLGren agronomia taldearen inguruan banituen bizpahiru etxalde buruan. Jean-Marie Elgarrengana joan nin-tzenean, ohartu zen nire bezalako proposamenik ez zuela anitz ukanen eta ados izan zen entseatzeko.
Etxaldea Larrartia deitzen da. Nire arribatzean 29 hektarea ziren, erdia Herriko ogia eta erdia soja errotazionean, eta 40 zerrama. Orain Jean-Mariek xerriekin segitzen du sortzaile gisa Kintoa sailarentzat.
Ni instalatu naiz 2025ko maiatzaren 1ean 29 hektarearekin. Alorrak biologikora pasatu ditut eta helburua zerealak biologikoan ekoiztea da, biltzea, garbitzea eta ztokatzea. Beraz nik erabakitzea noiz eta nori saltzen dituztan. Salmenta desberdinak ukanen ditut, nagusiena eta balore gehitu gehienarekin ogi irina dena. Nire ogi bihia ehotuko dut etxaldean berean nire eiherarekin, eta irina 25 kiloko zakutan okiner salduko dut. Iparraldean gaur egun okindegi zonbaitzu biologikoan dira, baina horrelako irin biologiko ekoizlerik ez da. Ene ideia leku hori hartzea zen eta 20 tona irin sal-tzea urtean.
Zer ekoizten duzu?
Aurten ogi bihia, garagarra Herriko garagarnoarentzat eta soja. Soja parte bat toastaturik joanen da hemengo hazleei, eta parte bat kooperatiba bati saltzen dut. Iparraldean hazkuntza dugu lurraldeak hori galdetzen baitu, baina nahi nituzke zerealak jendeendeko ekoiztu. Ondoko urtetik goiti ekililia izanen da Nouste Ekilili kooperatibarekin lan egiteko. Luzara helburua litzateke lau ekoizpen ukaitea segur, eta behar bada zekalea eta artobeltza, irin desberdinak proposatzeko.
Ene urtean bi garai badira lan anitzekin. Iraila-urrian soja, ekililia eta holako uztak biltzen dira, lurrak prestatzen, erein ogia, garagarra, eta besteetan estalkiak lurra babesteko. Gero azarotik otsaila-martxoa arte alorretan ez naiz ibiltzen. Denbora hori baliatzen da makinen konpontzeko, irina egiteko, paperak egiteko, eskuz belar txarrak kentzeko… Bigarren garai potoloa apiriletik ekainera da, hasten baikira estalkiak xehatzen eta lurrak prestatzen. Maiatzean soja eta ekililia ereiten dira eta belar txarrak kentzen segitzen da. Ekain bukaeran garagarra eta ogia hasten da biltzen.
Nola pairatu duzue idortea Amikuzen?
Amikuzen animaleko xantza izan dugu aurten, euria egin baitu halere. Baina holako aroak aski beldurgarriak dira. Horregatik hastapenetik hautua eginen nuen lauzpabost alor desberdin izatea etxaldean, ogibihia eta garagarra ez baitira kasik inpaktatuak berote handi horiekin lehenago bilduak direlako. Hortako ere ekililia egin nahi nuen, sojak ura behar baitu kasik artoak bezainbat, eta ekililiak aise gutiago.
Uraren gaia egiazko gaia da. Etxaldean xantza badut 29 hektaretatik 20 ureztatzen ahal baititut, laku bat baita ondoan. Lurrak xerkatzean urezta-tzea ez zen lehentasun bat, lurrak atzemaitea zaila baita. Baina azkenean ura ukaitea xantza bat da, dudarik gabe. Ureztatzea sekuritate bat bezala ikusten dut etorkizunerako, baina ez urtero ainitz botatzeko. Beste xantza da malgutasuna dugula ekoizpen horietan, alorretan urte batetik bestera arrunt aldatzen ahal dugulako ereiten duguna. Gero, zereala sistema dibertsifikatu batean, balorizazionearekin, arrisku gutiago hartzen da. Aurten arto egilea banintz bakarrik ez nintzateke batere berdin mintzatuko.
« Zereala sistema dibertsifikatu batean, balorizazionearekin arrisku gutiago hartzen da. »
Txomin Elosegi
Biologikora pasa dituzu lurrak plantatzean.
Teknikalari gisa konbentzionalean eta biologikoan zirenekin lan egin nuen, bi sistemak ezagutzen ditut. Nik pestizidiorik gabeko mundu batean nahi nuke bizi, baina egunetik biharamunera egitea zaila da eskala handian. Biologikora pasatu naiz ez bainuen ene burua ikusten pestizidak emaiten ene alorretan. Argi nuen hastapenetik, eta sinesten dut biologikoan. Biologikoan, kantitatean eta kalitatezko mozkinak ekoiztea posible da. Denbora pixka bat gehiago pasatzen dugu alorretan bai, baina hortako xerkatu nuen etxalde ttipi bat.
Zer erranen zenioke plantatu nahi duenari?
Ezin dela dena menperatu. Baina sare bat ukaitea eta diru pixkat ondoan ustekabeko kudeatzeko inportantea da. Sarea aipatzen denean orokorra da, moralki baita materialki. Hori gabe ez zira heltzen.
