SINDIKARTEKO MOBILIZAZIO
MERCOSUR, DNC: STOP HERIOTZ EKARLE DIREN POLITIKER !

Baiona, urtarrilaren 12a astelehena

ELB, Biarnoko Conf’-a, Landesetako MODEF eta Conf-aren deiari erantzunik, 30 traktorek MAÏSICA-en sartzeak blokatu dituzte goiz huntan, Baionako portuan, Tarnos-en. 150 laborari, herritar, eta kontsumitzaile mobilizatu dira, eslogan bakar batekin : MERCOSUR, DNC, STOP HERIOTZ EKARLE DIREN POLITIKERI ! Laborariak segitu dute etortzen.

Joan den ostiralean, Europar Batasuneko kontseiluak baieztatu du merkataritza librearen UE- MERCOSUR akordioa, ekonomia ultra-liberal mundualizatu eta suntsitzaile horri oposizio masiboari kasu egin gabe. Europar komisioak, europako demokrazia lehertzen du, akordioa 2 partetan zatituz (« Accord Commercial Intermédiaire » ATI batekin), Estatu guzien sustengu unanimoa dispentsa ukaiteko aterabidea lortuz. Europako istorioaren akordio eztabaidatuenaren bortxaz baieztatze hau onartezina da. Europarko misioak saihesten entseatzen du nazio parlamentuak. Deitzen dugu frantsez gobernua eta europar deputatuak Europako justizi auzitegia sesitzera.

Akordio hau heriotz ekarle da Europako laborantxarentzat, konkurentzia desleial handi bat imposatuz, badakigularik laborarien hilabete saria ahalgengarria dela. Biziki lanjerosa da, osasun publikoarentzat, herritarrentzat, eta europar eta hego-amerikar laborarientzat, europan debekatuak diren produktu ultra-kaltegarrien baliatzearekin. Suntsitzailea da ingurumenarentzat, oihan suntsitzearen azeleragailu eta berotze efetua duen gasa ekoizle. Politika hunek ez du zentzurik !

Goiz huntan Baionako portua eta Maïsica blokatzen dugu, espezializatua laboral ekoizpen importe-esportean, nazioarteko komertzioaren sinboloa : MERCOSUR-ari STOP ! Gu, laborari sindikatu, europar parlamentuak deitzen ditugu fermuki oposatzea akordio huni edozoin maneraz izan dadin !

Laborariak mobilizatuak ziren ere gobernuaren DNC eritasunaren politika sanitarioaren salatzeko, hilketa osoaren protokoloa beti punduan delakotz. Politika hau, inutila eta jendetasunik gabekoa da ! Borroka segitzen dugu : GURE KABALEN MASAKREARI STOP !

Frantses Estatuak eta Europak laborarien kontrako atakeak beti eta gehiago emendatzen dituzte, MERCOSUR, DNC… Politika horien emaitza : Laborarien despopulatzea ! Gure herriak bizi diten, ainitz laborariekin, lekuko elikadura, sano eta kalitatezko batekin : HERIOTZ EKARLE DIREN POLITIKERI STOP !

Scroll to Top

Discover more from Euskal Herriko Laborarien Batasuna

Subscribe now to keep reading and get access to the full archive.

Continue reading