Prentsagiria
ICHN LAGUNTZAREN BERANTA : ELB-k GALDEGITEN DU ORAI PAGATZEA.

Ainizan, 2026ko urtarrilaren 23ean
2025ko abendoaren 4tik, ainitz laborariek ez dute beren ICHN laguntzaren pagamendu osoa hunkitu. Pirinea-Atlantikoetako DDTM-aren arabera, « zone Montagne 2 » delako kategorian diren laborarientzat,« anomalia » batek trabatzen omen du ICHN-aren kalkulatzeko modua.
Abendoaren 19an, DDTM-ak jakinarazten zaukun arazo hau urtarrilaren bukaerako konpondua izan behar zuela. Epea hor izanki eta, beste gutun bat igorria dute pagamenduak ixuriak izan behar litaizkela otsailaren erditsutan. Laborarientzat, kondizionalaren erabiltzea ez da onargarria.
ASP-ak (Agence de Services et de Paiement), tekniko disfunzionamendu horren konpontzen entseatzen da. Azken urte hauetan, gero eta gehiaho « disfunzionamendu » horier pare egin behar dugu, konpontze denbora beti eta luzeago-kin : Laborarien laguntzen ixurtzeak hilabetak hartzen dituzte !
Frantziako Estatuak eta Europar batasunak onartzen dutelarik merkataritzako prezioen apaltzea eta horrekin batean, laborarien hilabete sariak, PAC-ako laguntzak baitezpadakoak dira, etxaldeak biziarazteko. Maleruski, gure ekonomiaren parte beti eta handiagoa errepresentatzen baitu. Hortakotz, Estatua eta Europar Batsunaren erresponsabilitatea da eta ez laborariena !
ICHN pagamenduen berantek, hunkituak diren laborarientzat zailtasunak sortzen ditu, jadanik egoera ekonomiko eta sanitario itsusi batean biziz.
Etxaldeek ez dute holako arazoen iresteko gaitasunik ! Baitzepadakoa da, ixurtze epeen errespetatzea !
Arazo hau konpondua izan behar du orai, laborariek beren dirua behar dute hunkitu orai.
ELB-k idatzi du Pirinea Atlantikoko prefetari laguntza hau lehenbailehen ixuria izan dadin.
