Gomita – ELBko kideei
IDORTE / BERO HANDI : ELBK BERE KIDEAK GONBIDATZEN DITU TRUKATZEKO

ELBko kideei,
Gure lanbidea, sistemak, baliabideak, indarrak eta diruzaintzak makur handiak pairatu dituzte nahasmendu handiengatik. Indartuz eta azkartuz doazen heinean, ELBk bere kideak gonbidatzen ditu elkartruke kolektibo batean parte hartzera, ur baliabidearen eta bere kudeaketaren arazoak, berote handien eta idortearen ondorioak eta aseguru sistemak bereziki jorratzeko. Hitzordua ematen dizugu:
irailaren 18an, ostirala, 19:30etan,
Euskal Herriko Laborantza Ganbararen egoitzan,
ainiza-monjolosen
Nahigabe horien aitzinean, gure sindikatuaren indarra gogoeta eta mobilizazio kolektiboa da. Zatozte saldo handian! Espero dugu ekoizpen guztiak ordezkatuak izatea.
Milesker 05 59 37 21 08 telefonora deitzeagatik edo syndicat.elb@wanadoo.fr helbidera mezu elektroniko bat bidaltzeagatik zure parte hartzeaz abisatzeko.
Izan untsa!
