LARRIALDI PLANA KRISI KLIMATIKOAREN PAREAN: LABORARIAK BAZTERTUAK

Ainiza, 2026-09-07

Annie Gennevard Laborantza ministroak pasa den ostiralean iragarri zuen “klima plana, moldaketa, idortea, suteak”. Iragarritako 1,2 miliar diru zamak handia iduri badu, kopuru hori oso ttipia da krisiaren tamainaren aitzinean! 2022an, kopuru berdina desblokatu zen hegazti gripearen garaian, sail bakar bat laguntzeko!

Plangintza horretan, erdia inguru jadanik martxan den dispositibo bat da krisi garaian baliatzen ahal dena, Nazio Elkartasunerako Kalte-ordaina (ISN). Laborarien % 82k ez dute asegururik eta, beraz, produkzioaren galtzearen % 50etatik gora soilik jaso dezakete kalte-ordaina (ia iristeko ezinezkoa den kopurua) galtzeen % 28ko kalte-ordain irrigarri baterako. ELBk eta Confédération paysannek ISNren mugak jaistea eskatzen zuten, % 30eko galtzeetatik abiatuz sektore guztietarako, aseguratuen tasa berberarekin. Ministerioak bost baserritik lau uzten ditu bazterrean!

Diruzaintzen laguntzeko beste neurri klasikoak ez dira aski. MSAren kotizazioen jasotzeko diru kopurua 20 milioi eurokoa da baizik! Eraikita ez diren ondasunen gaineko zerga arintzea (TFPNB) hobeto hornituta da (330 M €), baina diru hori lurjabeen poltsetan erortzen da, laborari alokatzaileei itzulia izanen dela segurtasunik gabe. Gogorarazteko, Frantzian lurren % 51 alokatzean dira.

Neurri berri bakarra “berrarmatze laborantza fondo” bat da (235 M €), batez ere sargaien (janaria, bazka, landaredia, etab.) hornidurarako. ELBk azpimarratzen du egoera lazgarri honen aitzinean etxalde kaltetuen artean banaketa zuzen bat ezinbestez aplikatu behar dela. Adi egonen gira. Dispositibo horrek agerian uzten du laborantza politika anbiziotsu eta oso baten urgentziaz klima aldaketari egokitzeko.

Berriz eskatzen dugu 5.000 euroko laguntza zuzen bat ematea krisiak kaltetutako aktibo bakoitzari, dirulaguntza gisa, idortearen eta beroteen kalteak katastrofikoak direnean.

Ezinbestekoa da gure sistema globalki birplanteatzea krisi klimatikoen biderkatzearen parean. Orain urteak daramatzagu funts profesional mutualizatu eta solidario bat sortzea proposatzen, etxalde guztientzat eskuragarri, laborantzako elikagaien kateko maila guztietan kotizatzen dutenekin. Urtero bakarrik, banaketa handiak miliar bat euroko gain-irabazi hartzen du. 8 milioi pertsonak hazkurri laguntza jasotzen duten bitartean, ezinbestekoa da Frantzian justizia sozialeko politika bat egitea eta krisi klimatikoaren erantzuleei ordainaraztea (energia fosilen bidez superirabaziak lortzen dituzten enpresa handiak, karbono-igorle indartsuak diren ondare handiak).

Scroll to Top

Discover more from Euskal Herriko Laborarien Batasuna

Subscribe now to keep reading and get access to the full archive.

Continue reading