BORROKEN BATZEA: LABORARIEK BAT EGITEN DUTE MUGIMENDU SOZIALAREKIN AZAROAREN 5EAN!

Ainiza, 2026ko azaroaren 2a

Gobernuak errepresio bortitz eta deskonplexu batekin baizik erantzuten duen bitartean hezkuntza baldintza duinak aldarrikatzen dituzten lizeoko mobilizazio masiboei, eta sektore guztietako langileek mobilizatuz bizitza garesti eta prekarietatearen kontra, ELB sindikatuak dei egiten du heldu den azaroaren 5ean Intersindikalak deitutako greba orokorrarekin bat egitera. Manifan izanen gira traktore batekin : zatozte!

Laborariok teknikoki ezin badugu grebarik egin (kabalen zaintza eta baserriko derrigorrezko lanak), solidarioak gira eta jendarte-mugimenduan parte hartzen dugu, gure etxaldeek, gure kabalek, eta gure gorputzek sufritzen baitute udako berote handiengatik eta CASI gobernu-plan dramatikoki irrigarri baten ondorioengatik. Gure Euskal Herriko baserrialdeen errealitatea, beste edonun bezala, sekulako behar gorri orokortua da. Desagertzen ari diren etxaldeak dira, minbiziak, suizidioak, muturreko indarkeria baten ordena ekonomiko baten izenean biderkatzen ari direnak. Estatua ordenaren bermatzaileago bihurtzen denean justiziaren baino, mobilizatu besterik ezin dugu egin gure boza entzunarazteko eta abian den mugimendu sozialari indar gehiago emateko.

Presakoa da jendartearen zati handi baten aldarrikapen zilegiak eztabaida publikoaren erdigunera ekartzea: hezkuntza eta zerbitzu publikoetarako ahalak, gazteriarentzako etorkizuneko aukerak, lanaren errebalorizazioa, larrialdi klimatikoaren aitzinean botere publikoek neurriko erantzuna ematea…

Estatuaren 10 urteko mespretxu sistematikoak herri-adierazpenei demokraziaren oinarriak zinez suntsitzea ekarri du. Azken urteetan demokraziaren bide ezberdinetara aterabide zehatzik ez izateak haserre justua elikatzen du. Gu, laborariak, horren lekuko gira: gure mobilizazio anitz murru bati kaskatzen dira sistematikoki. Estatuak derrigorrez eman behar die aterabide konkretu bat gure aldarrikapenei eta gure egunerokotasun konkretua aldatu!

Scroll to Top