EUS, Mendi

ZENTZUGABEKERIA ADMINISTRATIBOA: ELBk BOIKOTA MANTENTZEN DU

Bigarren urtez, mendi kolektiboetara bortura joaten diren ardi hazleek departamenduko laborantxa ganberaren gutun bat ukan dute, jakinarazten diena beren ardien sasoikako mugimenduak deklaratu behar dutela 7 eguneko epean (kabalen abiatze eta itzultze bakoitza azken bortu lekutik). Ulertezintasun eta nardamenduarekin, ELBko laborariek berriz dei egiten diete hazleei gutun berri horri ez kasu egitera.