ZENTZUGABEKERIA ADMINISTRATIBOA: 
ELBk BOIKOTA MANTENTZEN DU

Ainiza, 2026/05/11

Bigarren urtez, mendi kolektiboetara bortura joaten diren ardi hazleek departamenduko laborantxa ganberaren gutun bat ukan dute, jakinarazten diena beren ardien sasoikako mugimenduak deklaratu behar dutela 7 eguneko epean (kabalen abiatze eta itzultze bakoitza azken bortu lekutik). Neurri bat, departamenduko laborantza ganberaren arabera, “animalia eritasun kutsagarriei eta ardien trazabilitateari buruzko araudiak” justifikatua.

Administrazio pizutasun hori osoki ilogikoa da: informazio hori jadanik bildua da Osasun Defentsarako Elkartearen (GDS) eta Sindikatu Batzordeen bidez! Dena da ezaguna: animaliak nora joaten diren, zenbat diren, transhumantziaren iraupena, elkarren artean aritzen diren tropak ere bai. PAC deklarazioan, hazleek beren troparen kokapenaren berri ematen diote administrazioari. Gure abereak, denak identifikatuak izan behar direnak, bestalde, osasun egiaztapen baten pean dira gora igo aitzin.

Hazleak paperez eta nahitaezko deklarazioz gaindituak dire epe laburretan, gero eta lan-karga eta buru-karga handiagoarekin, urteak sinplifikazio administratiboa galdegiten dugunean. Sinplifikazio horren bi iragarpenen artean, Ganbarak eta Estatuak beren energia xahutzen dute urrats nekagarri, inutila eta inkoherenteak gehitzen!

Ulertezintasun eta nardamenduarekin, ELBko laborariek berriz dei egiten diete hazleei gutun berri horri ez kasu egitera.

Neurri sanitario absurdo, zanpatzaile eta desegokiak, desmartxa alferrikako eta inkoherenteak: aski!

Scroll to Top

Discover more from Euskal Herriko Laborarien Batasuna

Subscribe now to keep reading and get access to the full archive.

Continue reading