ELBren BESTA ITSASUN!
ELBren besta ITSASUN iraganen da aurten, urriaren 25an, igandearekin, HERRIKO SANOKI GELAN. Adiskidetasunean memento goxo baten pasatzera gomitatzen zaituztegu, urteko gora beherak aipatzeko, bainan besta giroan gozatzeko.
ELBren besta ITSASUN iraganen da aurten, urriaren 25an, igandearekin, HERRIKO SANOKI GELAN. Adiskidetasunean memento goxo baten pasatzera gomitatzen zaituztegu, urteko gora beherak aipatzeko, bainan besta giroan gozatzeko.
Gaur goizean, Lohitzünen, Simon Fetet Pirinio Atlantikoetako prefeta berria ELB sindikatuarekin biltzera etorri da, Mathieu Duhamel suprefetarekin, DDTM eta DDPPko zerbitzuekin batera, Julen Perez sindikatuko bozeramailearen etxaldean.
VISA 64ren deialdiarekin bat egiten dugu eta hitzordua ematen diegu ideia arrazista eta sexisten hedatzearen kontra diren guziei, Biarritzeko Herriko Etxearen aitzinean, heldu den astelehenean, irailaren 21an, 18:00etan, hiriko kontseiluaren karietara. Frantses Kanoiari ez, eskuin muturrari ez, ez hemen, ez inon! Denen ardura da ekitaldi hau ez gertatzea.
Iodate / Berote handi : ELBk bere kideak gonbidatzen ditu trukateko, irailaren 18an, ostirala, 19:30etan,
Euskal Herriko Laborantza Ganbararen egoitzan,
Ainiza-monjolosen.
Lan hautagaitza: ELBk animatzaile bat xerkatzen du azaro erditik. Infoak hemen.
ELBk deitzen du agorrilaren 29an, larunbata, 10:30etan, Biarritzen (Mésanges karrika 4) Euskal Herriko Cancer Colère-en mobilizazio deialdiarekin bat egitera, neonikotinoideen erabileraren aurka, produktu oso toxikoak, orain baimenduak izan direnak.
ELB-k bere sustengu osoa ekartzen du Biarno Gainekaldeko hiltegiaren baliatzaileeri eta lekuko aktore guziak mobilizatzera deitzen ditu, garrantzitsua den lan tresna horren salbatzearen dako. Goazen numbrean kolektiboaren elkartze deiari erantzutera, agorrilaren 13an arratsaldeko 6:00tatik goiti Olorue Dona-Mariako turismo bulegoaren aitzinean (Allée du Comte de Tréville).
Azken aste hauetan, gero eta gehiago saia atakeak kabala bizien gainean jasaiten dituzte laborariek egoera serios, kexu eta arranguratsu giro batean ezarriz.
Joan den astean espazio natural, laboral eta oihanen zaintze komisioan (Cdpenaf), agrivoltaismo proiektu bat baieztatua izan da Labastide-Villefranche herrian Biarnoan, 51 hektarako lur zerratu batean, 13MGW-ko indarrarekin. Gu, ELB eta Biarnoko Conf’-a,CDPenaf-ean aulkia izanez, salatzen dugu gure lan tresnaren bereganatze mozorrotu hau !
Marieniako zelaia bere 3 hektara eraikigorrekin (CAPB-k deklaraturik 2019an) etxe proiektuaren kontrako mobilizazio popular eta laboral duela jadanik 10 urte irauten du. Errekurtso juridiko, petizio, manifestazio, eta lurraren okupazioek obren hastea saihestea lortua izan da. Halere, proiektuaren gelditzea eta behin betikotz leku hau laborantxako usoarentzat sailaktzea gure helburua gelditzen da.