Barkoxe
“Bezeroekin harreman hori
maite dut”

Kattin Inchauspe a rejoint le GAEC Gaztelu-Gat sur la ferme familiale de son conjoint à Barcus,
en brebis têtes noires, transformant tout en AOP.
Zer da zure ibilbidea?
Bankarra niz sortzez, badu orain bost urte plantatua nizala Barkoxen. Arrapitz-en lan egin dut. Etxalde batean handitu niz orduan beti hortan izan niz eta beti maitatu dut. Buru xoko batean nuen agian egun batez plantatuko nintzela orduan aski naturalki egin da. Nire laguna GAEC-an zen bere aitarekin eta bere ama kolaboratzaile gisa. Bere aitaren erretreta hurbildu delarik hasi gira pentsatzen nire planta-tzeari. Azkenean, hiruak lanean izan gira bi urtez. Gero, Cédric-en aita erretretara joan delarik, bere amak lekua hartu du eta beste bi urtez segidu dugu elkarrekin. Bere amak urte hondarrean erretreta hartu du eta orain bi gira GAEC-an.
Nolako etxaldea duzue?
Ardi buru beltzak ditugu. Jezten ditugu 200 bat, dena gasnatzen dugu AOPan eta salmenta zuzenean egiten. 30 bat behi blondak ditugu ere eta parte bat zuzenean saltzen eta bestea tratulantari. Axurka azaro hastapenean dugu beraz abendu hastapenean hasten gira jezten eta gasnatzen, maiatz hondar artio, eta gero Larrañerat borturat joaiten gira. Han antzuturik igortzen ditugu lehen ardiak maiatzaren 15etik goiti eta gero den-denak igortzen. Behiak hemen gaindi atxikitzen ditugu, pentzetan, Hauze eta Barkoxe artean.
Salmentarentzat, hilabetean behin euskal kostalderat eta Landesetarat joaiten gira eta artetarik Lourdes eta Paue eskualdetarat ere, familiaren bidez han baititugu harremanak. Etxean ere saltzen dugu pixka bat. Bezeroekin harreman hori maite dut. Aspaldiko bezeroak dira gehienak eta gustatzen zaut jendeer esplikatzea nola egiten ditugun gauzak eta laborantxa zertan den gaur egun. Jende horiek gehienak hirietan bizi dira eta urrun dira gure problematiketaz, orduan mementoa da esplikatzeko zer gertatzen den.
Nola antolatzen zirezte?
Cédric plantatu zelarik 2008an, hasi ziren dena gasnatzen etxean, lehen parte bat baizik egiten zutelarik. Hortik izan da lana hiruendako. Gasnatzea eta dena salmenta zuzenean egitean lan anitz da. Orain ari gira egokitzen bientzat, berrikitan ardi tropa ttipitu dugu. Duela bi urte hasi gira langile bat hartzen egun bat hilabetean, beste etxalde ba-tzuen artean eta jaztik geroztik, beste norbait heldu da, astean behin gasnatzerat. Goiz arrats deiztea elgarrekin egiten dugu, arte hortan bere aitetamak behien lana eta ardien bazkatzea egiten dute. Gasna nik egiten dut, ontzea bere aitetamak eta Cédric-ek egunaz bazkatzea eta kanpoko lanak. Gasnatzen ikasi dut Cédric-en aitarekin eta sormarkarekin formakuntza bat egin dut, baina nahi nuke gehiago formatu.
Ari gira beti pentsaketan: nola egin, ea atxikitzen dugun orain den kopurua jakinez biendako lan sobera dela, ekarraraziz kanpotik norbait laguntzeko, edo segitzen dugun ttipitzen eta biak arituz bakarrik? Gauza da bakotxak denbora librea hartzea nahi duela beste gauzak egiteko eta hori egin nahi badugu norbait beharko dugu hartu gure laguntzeko.
Nola pasatu da transmisioa?
Bankan, ene anaia da plantatu. Hemen plantatu nizalarik, familiako etxaldean, zen bezala, ez zen bortxaz tokirik biendako. Edozein gisaz bada aspaldi Barkoxen bizi nizala eta etxean plantatzea gogoeta hori ez da sobera pausatu. Aldiz, beste norbaiten familian plantatzea gauza aski berezia da. Bakotxak behar du bere tokia egin eta atseman eta ez da beti errex. Laboran-tza Ganbararekin egin genituen paperrak, baina “facteur humain” hori merezi du gehiago lantzea ene ustez, dena ontsa pasatzeko. Laborantxa lotua da etxeari ere eta badira gauza frango lotuak direnak. Enetako leku hori, kanpotik jitea, ez da beti errexa izan. Ene etxaldea da gaur egun baina zaila zaut oino, bost urte berantago, hala dela erraiten.
« Beste norbaiten familian plantatzea gauza aski berezia da. Bakotxak behar du bere tokia egin eta atseman eta ez da beti errex.”
Kattin Inchauspe
Hazkuntzan ainitz aipatzen da sanitario arazoak. Zer diozu?
DNC kontrako behien txertoa duela 10 egun egin dugu. Entseatu gira ahal bezainbat puxatzea pentsatuz berdin bakean utziko gintuztela, baina ez da hala gertatu. Pentsatzen dut DNC, FCO edo edozein eritasun jinen dela orain ondoko urtetan aldaketa klimatikoarekin, beraz beharko dugu ikasi horiekin bizitzen. Txerta-tzea ez da enetako arrapostu ona. Gure kabalen imunitatea landu behar dugu, kabalak osagarri onean ukaiteko eta gai izan eritasunen kontra borrokatzeko.
Aholku bat plantatu nahi duenari?
Denbora hartzea pentsaketen egiteko eta beste etxaldetan ikusteko nola ibiltzen den. Inportanta atxemaiten dut gauzak egitea zinez pentsatzen diren bezala eta ez bortxaz lehen egiten ziren bezala, orduan denbora hartu behar da horren ontsa gogozkatzeko eta xuxen izaiteko zure ikusteko manerekin.
