Prentsagiria
NILS TENPESTA : ESTATUARI GALDEGITEN DUGU ZORIGAITZ NATURAL BEZALA DEKLARATZEA ETA DIRU LAGUNTZAK IPARRALDEKO BARATZEZAINTZAN DIREN ETXALDEENTZAT

Ainiza, 2026ko ostailaren 12a
Nils tenpestaren pasaiak ostailaren 11 eta 12 ko gauean, desmaxi larriak ekarri ditu Iparraldeko baratzezaintza ekoizpenean diren etxaldeetan. Galdegiten dugu hunkituak izan diren laborari guzieri, beren etxaldean jasan dituzten kalteen argazkiak egitea eta igortzea tenpestaren ondorioz dituzten desmaxien estimazio bat. Zerrendatze hori DDTM-ari komunikatuko dugu, tenpesta horrek ekarri dituen kalteen inportantzia helarazteko.
Desmaxi horien hedadura hainbestetaraino handia da, lekuan bereko konstatazioak ez dute dudarik emaiten : negutegi deseginak, olanak ordezkatzekoak, haize gerizak konpontzekoak… Horregatik, orai berean deitzen dugu Estatua, tenpesta ezagutzea zorigaitz natural bezala, laborantxa kalamitate prozesua plantan emaitea eta galtze ekonomikoakahal bezain fite neurritzeko etxaldeetan. Lekuko kolektibitateak ere deitzen ditugu (Departamendua, Akitania Berria) bai eta ere MSA-ko larrialdi dispositiboa idekitzea orain.
Tenpesta horren pasaiak, primadera hasi aitzin aste batzuz lehenago, etxalde ainitz lanjerrean ezartzen du. Olana berriak ezartzeak eta materialaren konpontzearen denborak, helduden sasoineko ekoizpena berantean ezarriko du. Negutegietako ekoizpenen biltzeak ere hunkituak eta berdin ere galduak izanen dira. Tenpestaren eragin ekonomiko hunek, ondorio latzak izanen ditu etxaldeetan. Administrazioaren erreakzio azkar bat baitzepadakoa da. Lekuko elikatze burujabetasun joko bat da.
Bukatzeko, nahi dugu azpimarratu nolako elkartasuna eta laguntza antolatu den, gure etxaldeak funzionatzeko gisan berehala ezartzeko.
