PESTIZIDAK: FNSEAK HERRITARRAK, INGURUMENA ETA EZTABAIDA DEMOKRATIKOA POZOINDATZEN DITU

Ainiza, 26-02-13

LR Laurent Duplomb senataria itzuli da pestizida ultratoxikoak sartzeko lege proposamen batekin: flupyradifurona eta azetamidoa, neonikotinoideak direnak. Produktu hauek “erlee hiltzaileak” (eta hegaztiak) bezala ezagunagoak dira, bioaniztasunaren eta bizidunen gain dituzten ondorio katastrofikoengatik. Senatariaren gibelean, FNSEAk laborarien, herritarren, lurraren eta uraren pozoindatzea ekartzen du, agroindustriaren interesak dituena iparrorratz bakar gisa. Guk, laborariok, ez dugu ingurumena suntsitzen duten produktu horien erabiltzeko beharrik!

ELBk eta Erle Beltza elkarteak gutun bat igorri zieten Euskal Herriko parlamentariei, lege hiltzaile horren kontra bozka dezaten galdetuz. Haiengandik posizio argi baten beha gira.

Azetamidoarentzat bakarrik, 80 ikerketa zientifiko baino gehiago argitaratuak izan dira azken urteetan bere toxikotasunari buruz. Bereziki, haren ondorio neurotoxikoak eta reprotoxikoak zalantzarik gabeak dira. Ikerketa horiek agerian uzten dute arrisku bat dela fetuaren eta haur gaztearen nerbio-sistemaren garapenerako. Lanek endokrino nahasle bat agerian ezartzen dute ere. Frantses Medikuen Kontseilu Nazionala neonikotinoideen baimenaren kontra agertu da. FNSEAk eta fitoaren lobbyak pozoindatzengaituzte!

FNSEAk eta eskuinak diote: “Frantzia etxaldeak ezin du gehiago goaitatu”. Beterrabaren produkzio intentsiboarentzat, bost ustez neonikotinoideak erabili gabe, salbuespeneko bi urteekin konparatuz, % 3ko mozkin galtze baizik kontatzen da produktu toxiko horien gabe. Bolumen arabera, haien katastrofismoa jukutria baizik ez da!

“FNSEAk Duplomb legearekin hiltzen gaitu!” zen jadanik iaz gure leloa, senatariak proposatu zuenean produktu toxiko horiek baimentzea industria eta produktibismo eredu baten zerbitzura den lege korporatibo batekin. Herritar mugimendu handi bat altxatu zen proiektu horren kontra, bi milioi izenpetze baino gehiago bilduz! Beren testuarentzat gehiengoa Asanbladan ziurtatua izatetik urrun zelarik, errepublikanoek prozedura legegileak desbideratu zituzten indarrean pasatzeko. Kontseilu Konstituzionalak neonikotinoideei buruzko legearen artikulua zentsuratu zuen azkenean, neurriak “osasunarekiko errespetuzko ingurune orekatu baten kontrako eraso larri eta iraunkorra” ekar zezakeela eta “etorkizuneko belaunaldiek eta beste herriek beren beharrak asetzeko duten gaitasuna” arriskuan jar zezakeela argudiatuz.

Baina berdin dio konstituzioa eta herri ahotsa: FNSEArentzat, agroindustria demokraziaren eta osasun publikoaren gainetikpasatzen da!

Pestizidak hazkurri industriaren eta fitosanitarioaren ekonomia hetsia elikatzen duen tresna bat dira, laborantza eta laborariak hiltzen dituztenak, osasuna eta gure etorkizuna suntsitzen dituztenak. ASKI!

Scroll to Top

Discover more from Euskal Herriko Laborarien Batasuna

Subscribe now to keep reading and get access to the full archive.

Continue reading