UE-MERCOSUR : EUSKAL HERRIKO 74 HERRIEK AKORDIOA BLOKATZERAT DEITZEN DUTE

Urruña, 26-02-19

Joan den hilabetean, Ursula Von Der Leyen europar komisioko presidenteak, berriz ere azkarrean pasatu da, istoriako Europar batasunaren akordio kontestatuenaren izenpedurarekin. Mundualizatu modelo ekonomiko horren kontrako oposizio masiboari kasurik egin gabe, europako buruzagiek libre-merkataritzaren alde tematzen dira, laborariak, herritarrak eta ingurumena mespretxatuz. 

Heriotz ekarle den politika horrek denak hunkitzen gaitu : gure elikaduraren, osagarriaren, herriko biziaren eta ingurumenaren etorkizuna da zalantzan. 

Euskal Herrian adibidez, behi sailak jasaiten dituen politika sanitario pizuekin jadanik azkar ahuldua da. 99 000 tonako behi haragi peko zolako prezioetan urtero importatzeari, laborariek ezin dute konkurentzia desleial horri pare egin. Brasilean, hilabete sari apalena orenka euro batekoa da, frantzian 10euro delarik ! Nahi duguia munduaren bestaldetik etorri eta hormonekin hazia den behikiaz elikatu, jakinez lekuan berean kalitatezko haragia ekoizten dugula, laborariak biziarazten dituena eta paisaiak entretenitzen ? 

Akordio hau, lehen bailehen lurperatu behar dugu : Europak eta frantses gobernuak aitzinean ezartzen dituzten « zaintze » araudi horiek ez dute gure produktuen deslokalizatzeari deus aldatuko.

Iparraldeko 74 auzapez eta herriko kontseiluek ulertu dute. ELB-ren deiari erantzun dute, gure manifestua izenpetuz, europar parlamentuak akordio horren kontra bozkatzera deituz. Herri horiek, sortu dugun « commune hors MERCOSUR-tik kanpoko herria »panela lotu dute herriaren sartzean.

ELBko laborariak Urruñako herriarekin dira gaur, gure manifestuaren izenpetzaile. Philippe Aramendi-k, Urruñako auzapeza, azpimarratzen du: « Tokiko Elkargoek eta bereziki Herriek errola garrantzitsua dute gure herritarrek tokiko elikadura osasungarri baten oinarrizko eskubidea izan dezaten. Horrela, Urruñan, herriko sukalde bat sortu dugu, baratzezain etxalde baten ondoan. Bestalde, gure herriko laborariekin adosten dugu sukalde horren hornitzeko sasoiko produktu osasungarri eta biologikoekin. Horri esker, gure eskola publikoetako eta aisialdi zentroko gazteak sanoki elikatzen ditugu, eta eskaintza hori gure adinekoei, herriko langileei eta parte hartzen duten tokiko enpresa batzuetako langileei hedatzeko asmoa dugu. Jaten dugun lehen erremedioa gure elikadura izan behar da.

ELB-k Euskal Herriko oraindik posizionatu ez diren herri guziak deitzen ditu : MERCOSUR-aren baieztatzearen ondorioek osoki beren egitekoa dute. Horien ixiltasunak zer erran nahi du ? 

Bestalde, herriko hauteskundeak hurbiltzen ari direnaz ber, hautagai diren listak posizionatzera deitzen ditugu. Kudeatuko duten herriko laborantxaren etorkizuna da jokoan. Zer laborantxa mota defendiatuko dute beren mandatuan ?

Jende gehiago behar dugu izan laborarien alde
Philippe Aramendi Urruñako auzapeza

Kontuan harturik,

  • EB-MERCOSUR merkataritza-libreko akordioa arrisku larria da Europako, Frantziako eta Euskal Herriko laborantzamerkatuarentzat, laborantza defizit negatiboarekin.
  • EB-MERCOSUR merkataritza-libreko akordioak lehia desleiala erakusten du, eta horrek sakonki desegonkortuko lituzke hunkituko dituen laborantza-saila (bereziki Euskal Herrian behi, hegaztiak eta ezti sailak). Latinoamerikako ekoizpen kostuak europarrak baino askoz apalagoak dira.
  • Europako Komisioak proposatutako babes-klausulak faltsuak dira, eta ez dute lehia desleiala blokatuko. Egoeraren araberakoak, klausulak mugatuak dira denboran, eta ez dute zalantzan ezartzen inportazioen gorakada eta ekoizpenen deslokalizazioa.
  • Merkataritza libreko hitzarmenek prezioak beherantz tiratzen dituzte, Europako laborariek diru-sartze bereziki ttipiak jasaiten dituzten testuinguru batean.
  • EB-MERCOSUR merkataritza-libreko akordioak eragina ukanen du ingurumen arauak beherantz presionatuz, giza-aktibitateek bioaniztasuna eta ekosistemak jadanik kaltetzen dituztenean.
  • Klima aldaketa planetario baten testuinguruan, funtsezkoa da tokiko elikadura osasungarria sortzen duten laborariak mantentzea.

ELB sindikatuak eta gure manifestuaren 74 herri izenpetzaileek :

→ Fermuki oposatzen dira UE-MERCOSUR akordioaren baieztatzeari Frantziako presidentearen bidez.

→ 
Frantziako presidentea eta europar deputatuak deitzen dituzte akordioaren baieztatzea blokatzera.

Hitzarmena izenpetu duten 74 herrien zerrenda :

Ahatsa ; Ahetze ; Aiziritze ; Ainhize-Monjolose ; Ainhoa ; Altzai-Altzabeheti-Zunharreta ; Aloze-Ziboze-Onizegaine ; Amendüze-Unaso ; Arberatze ; Arhantze ; Armendaritze ; Arrast-Larrebio ; Arraute-Xarritte ; Azkaine ; Azkarate ; Aiherra ; Banka ; Barkoxe ; Baiona ; Behauze-Larraine ; Bergoue-Villenabe ; Bithiriña ; Bidarrai ; Bunuze ; Buztintze-Iriberri ; Kanbo ; Gamue-Zihiga ; Karo ; Sohüta ; Ezpeleta ; Eskiula ; Etxarri ; Gabat ; Gamere ; Haltzu ; Hazparne ; Heleta ; Hozta ; Iholdi ; Ilharre ; Irisarri ; Irulegi ; Izpura ; Itsasu ; Jatsu ; Jutsi ; Bastida ; Lakarri ; Liginaga-Astüe ; Larraine ; Landibarre ; Lixantze-Zunharre ; Lohitzüne ; Luhuso ; Makea ; Mendionde ; Muskildi ; Oragarre ; Ortzaitze ; Oza-Suhare ; Ortzaize ; Izura-Azme ; Pagola ; Baigorri ; Donamartiri ; Hiriburu ; Doneztebe ; Senpere ; Uharte Garazi ; Urepele ; Urruña ; Uztaritze

Scroll to Top

Discover more from Euskal Herriko Laborarien Batasuna

Subscribe now to keep reading and get access to the full archive.

Continue reading