Prentsagiria – ELB
DNC : ERRABIARI STOP !

Uharte-Hiri, 2026ko apirilaren 10a
Joan den otsailaren 9an, 1 txertatze zonaldeak, 64. departamendua barne, immunitate kolektiboa lortu zuen. Gaur egun, Pirinio Atlantikoek % 97a pasa dituzte behi txertatu kondatzen dira, % 96an hazkuntzetan. Prefekturaren sanitario estrategiaren helburua % 95 behi % 75 hazkuntzetan txertatzea zen. Beraz, helburua aisez lortua da. Administrazioaknahi zuen txertaketa hesia, aktiboa da gure lurraldean.
Hala ere, prefekturak sorgin-ihizi bati jokatzen da txertatzea errefisatzen duten azken laborari bakarren kontra. Azken hauek, presio onartezina jasaiten dute: errekerimendu gutunak/750 euroko isunak txertatu gabeko behiendako/larrialdi fondora sartzeko debekua/behiak mugitzeko debekua.
Hazleen eta Libre kolektiboaren erresistentziaren aurrean, DDPPak tonua gogortu du, jandarmak etxaldeetarat igorriz. Hemendik aitzina, prefektura behi hazleak itotzen saiatzen da, haien etxaldearen aktibitatea blokatuz. Ber mementoan, Estatuko zerbitzuek “zatitzearen” estrategia erabiltzen dute hobeki gobernatzeko, laborariak elkarren aurka jarriz.
Gaur, Beltzagia etxaldean bilduak gira, Uhart-Hirin, LibrE kolektiboaren presentziarekin, metodo hertsatzaile horien salatzeko. Ikuspegi eta posizionamendu desberdinak baditugu, pundu honetan aurkitzen gara: txertaze bortxatzeko tema hunek behar du gelditu eta txerto-askatasuna errespetatu. Immunitatea lortzen den bitartean, prefekturaren tema ideologikoa da!
DNC agertu denean, txertaketa libreko posizioa defendiatu dugu. Ministerioaren erradikaltasuna ikusita eta erabateko erailketaren mehatxua ikusita, aurtengo txertaketa estrategiaren hautua onartu dugu, artaldeen sarraskiekin geldizteko hitzaren truke. Mingostasunez ikusten dugu, lurraldeko behi hazle gehienen laguntza izan arren, hilketa osoa beti hor dela DNC eritasunak etxalde batean deklaratzen bada. Nola ezarri konfiantxa harreman bat Estatuko zerbitzuekin hauek hitzak jaten dauzkigutelarik, zatitzen gaituztenean eta bortxatzen gaituztenean? DNC-a zoonosia bat ez izanez, baitezpadakoa da eritasuna Europako arauditik desklasifikatzea, hilketa eta txertaketa-estrategi sistematiko hortarik ateratzeko, eraginkorra ez izaiteaz gain, hazkuntzaren biziraupena mehatxatzen baitu.
Klima aldaketa egoera batean, DNC-a ez da aurre egingo diogun lehen eritasun bektoriala, ezta azkena ere. Ezinbestekoa da osasun egoera hau aurreratzea gure kabalen genetika eta immunitatea landuz. Gaixotasunak ugaritzen ari direnez, ezin dugu txertaketa sistematikorako estrategia bakar baten alde egin: zenbat txerto geldituko ditugu buru bakoitzeko? Estrategia hau geldialdi tekniko eta ekonomikoa da, eta metodo autoritario hauek onartezinak dira. ELBk hazleen askatasuna defendiatuko du.
