MARIENIA – MOBILIZAZIO DEIALDIA EKAINAREN 14ean
DENAK MARIENIA-ra ekainaren 14ean

Kanbon, ekainaren 10ean
Marieniako zelaia bere 3 hektara eraikigorrekin (CAPB-k deklaraturik 2019an) etxe proiektuaren kontrako mobilizazio popular eta laboral duela jadanik 10 urte irauten du. Errekurtso juridiko, petizio, manifestazio, eta lurraren okupazioek obren hastea saihestea lortua izan da. Halere, proiektuaren gelditzea eta behin betikotz leku hau laborantxako usoarentzat sailaktzea gure helburua gelditzen da. Baitzepadakoa da laboral balore handiko lur hauek mantentzea. Diruz ezin haseak diren jende bakar batzuen helburuek ez dute interes publikoari gaina hartu behar. Ekainaren 14ean, 10:30tatik goiti, ELB, Lurzaindia eta OSTIA-k mobilizazio handi batetara deitzen dute Marienian, elikatzen gaituen lurraren zaintzearen alde.
Azken herri eta elkargo hauteskundeak mintzatu dira. Kanboko herritarrek hautatu duten kontseilu gehiengo berriak argiki posizionatu da proiektuaren kontra. Euskal Herriko Elkargoaren aldetik ere gauza bera da. Marieniaren betunizatzearen borroka juridikoa ez bada oraindik bukatua (Estatu kontseiluaren erantzunaren beha gira eraikizteko permisaren gainean), urbanizatzearen osoki gelditzearen aterabidea, politikoa da.
10 urteren buruan, lehen aldikotz, herriaren posizioa aldatu da. Biziki positiboki ikusten ditugu auzapeza eta gure alde hartaileekin ditugun trukaketak, proiektuaren bazterrerat uztearen helburuarekin. Behar dugu hala ere popular presioa atxiki. Nahiz eta Bouygue Immobilier erretira balitz ere, Marieniako lurrak eraikigor gelditzen dira, PLUi delakoa ez badu kontraesaten orain punduan den Kanboko PLUdelakoa. Beste promotore batzuk proiektuaz sesitzen ahal laizke (eraikitze permisaren transferentziaren baten bidez).
Gure borroka beti baketsua izan bada, pertsona anonimo batzuen ofentsiba bortitzer pare egin behar izan dugu, 2025ean landatze kolektiboen masakrearekin eta produktu kimikoen ixurtzea eraina zen ogiaren gainean joan den martxoan. Analisarazi ditugun hartzeek, joan den martxoko lurraren pozoinatzea glyphosate delakoarekin frogatua izan da, azkar toxikoa den substantzia bat.
Marienia, lurraren mantentzearen aldeko borrokaren sinboloa da, laborantxa herrikoi batentzat eta elikatze lekuko eta sano batentzat. Bakarrik herritar eta laborarien mobilizazioari esker da gaur egn lur horiek oino laborantxakoak badira. Ekainaren 14ean, igandearekin, masiboki mobilizatzera deitzen zaituztegu. Lurraren jabeek galdegin dutelarik ainitz urtez alokatzen zituen lur horien laborariari hortik joaitea, lurraren baliabidea beti laborantxako geldi dadin behar dugu segurtatu. Horregatik, Iparraldeko 50 bat laborariek, borroka hunen sustenguz, ardi baten dohaina egin dute, lurraren gainean ezartzeko. Desmuntatzen ahal den egurrezko arditei baten eraikitzearen dako tailer kolektibo bat antolatua izanen da. Lurraren borroken biltzar bat ere izanen da.
Ez dugu deus utziko ! Marienia ez hunki !

