AGRIVOLTAISMO PROIEKTUAK: 
LABORARIAK, EZ PANELAK!

Ainiza,2026/06/17

Joan den astean espazio natural, laboral eta oihanen zaintze komisioan (Cdpenaf), agrivoltaismo proiektu bat baieztatua izan da Labastide-Villefranche herrian Biarnoan, 51 hektarako lur zerratu batean, 13MGW-ko indarrarekin. Gu, ELB eta Biarnoko Conf’-a,CDPenaf-ean aulkia izanez, salatzen dugu gure lan tresnaren bereganatze mozorrotu hau ! 

Energia ekoizpen hau, lurraren lanarekin elkartezina da. Beti artifizializatze manera bat da, laborariak trabatuz eta ondorioz laborantxa eta elikatze ekoipenak hunkituz. Instalazio hauek ekartzen dituzten derrigorrezko « serbitxuak » tronpakorrak dira. Ez dira estudio baten gainean pausatuak,bakarrik erretorika baten emaitzak dira (ikusi ELB-ren sindikal kazetaren artikulua). Proiektu horrentzat eta besteentzat, ekarriak diren « serbitxuak » artifizialak dira horien instalatzea justifikatzeko. Gainera panelek, behien jotzeko irriskua badute, bere posizionamenduaren arabera, dozierrean aipatua den bezala.

Agrivoltaismoa, lurrak eskuratzeko interes desberdinak dituen hirugarren bat tartean sartuz, baliatze askatasunaren aurkako erasoa da, eta segurtasun juridiko falta oso kezkagarria laborarientzat. Kasu berezi horrek erakusten du : lekuan diren laborariek beren alokantza uzten dute, egiazko zaintze manera bakarra delarik lurraren alokatzeko. Herria eta jabeak, alokatze enfiteotiko bat izenpetu dute sozietate fotovoltaikoarekin, eta berak erabiltzeko mailegu bat eginen du laborarier, hau izaiten ahal den segurtasunik gabeko kontratua delarik. Laborariek, lurraren baliapidea galtzen ahal dute egun batetik bertzera !

Laborantxa aktibitatearen mantentzearen ebaluatze kriterioak ez direlarik batere argiak (bereziki hazkuntzan), eta kontrolak biziki arraroak, laborantxa eta energia ekoizpena konkurentzian emaitea, badakigularik azken horrek errentabilitate azkarra duela eta laborantxako trabatzailea dela, laborantxa gelditzearen probabilitatea azkartzen du. Agrivoltaismoa ikustea, laborarien hilabete sariaren arazoari aterabide bat bezala engainio bat da. Hilabete saria laboral eta elikagai lan baten fruitua izan behar du, xuxenki pagatua eta ez infraestruktura batzuen garapenarekin gure ofizioa kaltetuz. Panel hauek faltsuzko idei on bat da ! 

Urte hastapenean, departamenduko Chambre-a sezioan, FDSEA-k bozkatu du erdi posizio batekin, erranez oposatuko zela agronomiko eta urestatzen ahal dira goi mailako lurren gaineko proiektuer.  Energilariek beti eta gehiago nahi dutelarik, limita horiek depasatzeaz segurtasuna baginuen. ELB eta Conf’a sindikatu bakarrak dira agrivoltaismo jukutriari egiazki oposatzen !

Biarnoko Conf’-a 2024ean mobilizatu zen Labastide-Villefranche-ko proiektuaren kontra. Alokairua galtzen duten bertako laborariek beren sistema aldatu behar dute: Orai arte kultura handietako lur hauek, pentze bilakatuko dira proiektuarentzat. Jadanik agertzen dira agrivoltaismoaren impaktuak paisaietan eta etxaldeetan ! Elikatzen gaituen lurraren bereganatzeari ez : laborariak, ez panelak !

Scroll to Top

Discover more from Euskal Herriko Laborarien Batasuna

Subscribe now to keep reading and get access to the full archive.

Continue reading