ELB-ko LABORARI BATEN MIAKETA:
ERREPRESIOARI EZ !

Bastida, 2026ko ekainaren 3a,

Goiz huntan, ELB-ko laborari baten etxaldean presentatu dira abisatu gabe Bastidan, aurre inkesta baten kuadroan errepublikako prokuradorearen erabakiaren izenean, herriko murruaren gainean tindaturik izan den OFB-aren kontrako tag istorio batentzat, joan den neguko DNC eritasunaren hilketa osoaren mobilizazioen garaian.

Jandarmak saiatu dira laborariaren etxea eta etxaldea miatzen errefusatzeko deretxoa baduela abisatu gabe. Hots, aurre inkesta baten kuadroan miaketa baten egiteko, jandarmek behar dute pertsonaren idatzizkako baimena ukan. Edo defautaz, magistratu baten mandatua behar dute nahi ala ez ukan, kasu hortan ez zutena. Lotsatze manera horiek onartezinak dira !

OFB-aren kontrako (gainera ELBk eta Confédération Paysanne-k OFB-arekin arrangurarik ez dutelarik) tag batentzat beraz, ELB-ko laborari militante baten etxaldearen miaketa ordonatzen da. Dispositibo horren intensitatea gisa hortako delitu ttipi batentzat galdezketatzen gaitu. Miaketak, entzuteak, eta beste lotsatze manera horiek ordonatuak direa gobernamenduarekin ko-kudeantzan den sindikatuaren kontra ?

Zer diren bere deretxoen ezagutzeko ELB-taz hurbildu eta, laboraria oposatu da miaketari. Jandarmek deitu dute beraz arratsalde huntako 16:00tan Bastidako jandarmerian entzunketa batentzat. Laborarien mugimenduen errepresioaren kontra, ELB-ko militanteak elkartuak ziren jandarmeriaren aitzinean bere laguna sustengatzeko. Errepresioari ez!

Scroll to Top

Discover more from Euskal Herriko Laborarien Batasuna

Subscribe now to keep reading and get access to the full archive.

Continue reading