OLORUE-ko HILTEGIAREN HESTEARI EZ!

2026-08-11

Biarno Gainekaldeko Herri Elkargoaren erabakia Olorue-ko hiltegia behin betikotz hestea agorrilaren 30etik goiti onartezina da. Hurbileko hiltegiak baitezpadako lan tresnak dira hazkuntzan diren laborarientzat eta bereziki laborantxa herrikoian diren hazleentzat. Hazkuntzaren eta lekuko ekoizpenaren mantentzean errola handia dute. Hiltegiak zebitzu publiko bat bezala kontsideratuak izan behar dira. Hiltegien desagertzeak hazkuntza saila desberdinak handizki destruktruratzen ditu, jadanik merkatuaren liberalizatzearekin mehatxatuak direlarik. Biarno Gainekaldeko HerriElkargoak behar du nahi ala ez bere erabakia aldatu ! Publiko zerbitzu guziek landu behar dute hazleentzat baitezpadakoa den lan tresna horren atxikitzearen eta azkartzearen alde joanez. 

Biarno Gainekaldeko Herri Elkargoak baliatzen dituen arrazoinamenduak erabaki horren justifikatzeko ezin entzunak dira. Lekuko eta sano elikadura, hazkuntzaren mantentzea, mendien eta paisaien garbitasuna, hazleen lana eta beren hilabete saria, lekuko laborantxa saila guziak bezala, ez dira bakarrik ikusiak izaiten ahal, lan tresna baten ahuldura ekonomiko ikuspundu baten aldetik bakarrik. Kanpaina herrien bizia, ekonomia, osagarri publikoa, ingurumena jokoan dira. Ondorioak dramatikoak laizke : kabalen dekapitalizatzea, etxaldeen ekonomiaren ahultzea jadanik gorrian izanki eta, aktibitate garapenen garatzearen uztea, ekoizpen batzuen baztertzea ere eta dudarik gabe etxalde batzuen heriotzea. 

Olorue-ko hiltegia baliatzaileak, aterabiderik gabe dira : beste hiltegiak urrunegi dira, jadanik lanpetuak. Frantzian, hiltegien egoera ekonomikoa biziki larria da (2003an 400 hiltegi zirelarik, orai Frantziak bakarrik 230 hiltegi kondatzen ditu), denbora berean Estatuak hein berean kontsideratzen dituelarik hurbileko lan tresnak eta urtean hamar milaka tona egiten dituzten unitate industrialak. Haragiaren sailarentzat baitezpadakoa den katebegi horren konzentratze ekonomikoeta jeografikoa, laborantxa herrikoiaren segipena larriki mehatxatzen du, beste aldebatetik kontsumitzaileek eta orokorrean sozietateak holako laborantxa praktika galdegiten dutekarik.

ELB-k bere sustengu osoa ekartzen du Biarno Gainekaldeko hiltegiaren baliatzaileeri eta lekuko aktore guziak mobilizatzera deitzen ditu, garrantzitsua den lan tresna horren salbatzearen dako. Goazen numbrean kolektiboaren elkartze deiari erantzutera, agorrilaren 13an arratsaldeko 6:00tatik goiti Olorue Dona-Mariako turismo bulegoaren aitzinean (Allée du Comte de Tréville).

Scroll to Top

Discover more from Euskal Herriko Laborarien Batasuna

Subscribe now to keep reading and get access to the full archive.

Continue reading