Communiqué de presse – ELB
ATTAQUES DE VAUTOURS :
L’ELEVAGE DE PLEIN AIR EN DANGER !

Ainiza, 2026ko ekainaren 23a
Azken aste hauetan, gero eta gehiago saia atakeak kabala bizien gainean jasaiten dituzte laborariek egoera serios, kexu eta arranguratsu giro batean ezarriz.
Lekuan lekuko lekukotasunek erakusten dute egitateak benetakoak eta traumatikoak direla:
- Behiak hiltzen saiek atakaturik erditzen ari zirelarik.
- Laborari baten hazkuntza bi aldiz atakatua hamar egun barne : lehenik behi bat, buru gainean zauritua (gaur egun salbatua) eta hiru asteko ahatxe bat atakearen bortitztasunaren ondorioz hila.
- Erditzen ari zen behor bat ere, doi-doia salbaturik bere jabeari esker.
- Hamarka artzain lekukotasun ere, nun ardi edo bildots ahuldu batzu saiek janak oraino bizi zirelarik.
Errealitate gordin horren pare, Estatuko zerbitzuen eta fauna basa zaintzearen elkarteen diskurtsoak iritzi desberdina du. Bai saiak ingurumenaren garbitzaile naturalaren errola du. Bai elkarrenganako sistema batean izan gira luzaz eta orai ere hala da. Bainan gaur, muga depasatua izan da : saiak, gorputz diren kabalak ez ditu aski, bizi direneri lotzen da.
Kabala osasuntsu bat egoera hortan galtzea galtz ekonomiko handia da gure etxaldeentzat. Bai eta ere, trauma psikologiko bortitza hazleentzat. Zer gelditzen zaio hazleari desolazio ikuskizun horren aitzinean? Ezer ez, baldin bada eta ixiltasuna harrapari honek “hertsiki zaindutako” espezie-estatua duelakotz legearen arabera.
Hartza eta otsoaren ondotik, gure eguneroko bizia itotzen duten harrapakarien zerrendan gehitu behar dugu saia. Berriz ere, kanpoko hazkuntzak ditu ondorioak pagatu behar. Beren kabalen zaintzeko laborariek bortxatuak baitira beren kabalak barnean atxikitzea.
ELB sindikatuak argi eta garbi erraiten du : kanpoko hazkuntza lanjerrean ezratzea – ingurumen eta kabalen ongizatearen errespetuan eta herritarentzat elikadura sano baten froga – harrapakarien garapenari lehentasuna uzteko onartezina eta zentzu gabekoa da. LPO-aren ( Xorien zaintzearen aldeko liga elkartea) arabera, 3000 saia bikote zerrendatuak dira Frantzian. Espezia hau ez da gehiago desargetzeko lanjerrean. Gure kanpo hazkuntzaren modeloa da lanjerrean !
ELB sindikatuak ez du onartzen atake horiek ixiltasunean pas dizten, laborariek galtze horiek beren xokoan jasaiten utziz. Galdegiten dugu :
- Saia-ren estatuaren berriz ikuste : gaur eguneko saia numbreak ez du gehiago hertsizko zaindutako estatua ukaitea, laborarien eta pastoralismoaren kaltetan.
- Beldurrarazteko tiroen baimena emaitea : laboraiek behar dute beren kabalen defendatzeko deretxoa ukan beren lurren gainean, kanpoko hazkuntzaren sisteman segitzeko.
- Indemnizazio egokitu eta xuxen batzuen punduan emaitea : Estatuak behar du bere errespontsabilitatea ezagutu eta osoki kargutan hartu saien ataken gatik jasaiten dituzten galtze ekonomikoak.
Ez dugu kanpoko hazkuntzaren sistema izan dadin mendi edo zelaietan desargetzera utziko.
