OTSOA : ELB-k BERE POSIZIOA MANTENTZEN DU

Ainizan, 2026ko apirilaren 13a

Apirilaren 7an Paueko prefeturan iragan den otsoari buruzko departamenduko komitearen bilkuran,, aipatuak izan dira europar araudiaren araberazko otsoaren estatuaren azken aldaketen berriak eta xehetasunak ukan ditugu. Otsoaren estatuaren aldaketak, otso populazioaren kudeatze, zaintze eta indemnizatze neurrien « egokitze » batzu jakinarazi dauzkigute. 

Bilana ezin ukatia da: 2025ean Hexagonoan 1.082 otso zerrendatuak direlarik (2024an 1.013 ziren), presioa gero eta handiagoa da. Biarnoan, otso baten presentzi iraunkorra baieztatua da, Euskal Herrian pista batzu ugaltzen diren bitartean. Otso atakaden hemendatzearekin eta hazleen etengabeko traumatismoak ugaritzen ari direnez, Europak otsoaren estatua aldatu du, eta orain espezia “hertsiki zaindu” arauditik, bakarrik “zaindu” izatera klasifikatu da. 

Aitzinamendu hau garaipen bat bezala hartzen badugu ere, ELB-k bere betidanikako posizioa mantentzen du : predatore horren presentzia, ezin elkartuzkoa da ordoki eta mendietan eta serioski mehatxatzen du kanpo hazkuntza eta pastoralismoa. 

ELB-k neurri berri horien egokitzeak kondutan hartzen ditu : 

– Hiltzenumbrearen mugatzearen hemendatzea. 
– Defentsa tiroak, deklarazio baten bidez.
– « Louvetiers » delokaoen esku hartzearen errextea. 
– Hartze tiroen pratikatzeko derogazioen posibilitatea. 
– Indemnizazioak. 

Aldaketa horiez gain, ELB-k errealitatea orroitarazi nahi du : elkarbizitza ezinezkoa da. Artzain.txa batek ezin du bere ofizioa praktikatzen ahal tripan beldurrarekin. Atakada baten impaktu psikologikoa, eta horrek ekartzen dituen galtze eta desmaxiak ezin ezabatuzkoak dira. Otsoa onartzea, kanpo hazkuntzaren bai eta ordoki, mendi, eta mendiko artzaingoaren sistemen desagertzearen kondenamendua da, sistema horiek dituztelarik gure nortasuna eta gure lurraldearen arima egiten. 

Tropa bakotxaren gibelean, badira laborantxaz eta hazkuntzaz bizi diren familiak, baita ere kabalen jenetika lan zorrotz bat eta engaiamendu oso bat. 

ELB-rentzat, lehentasuna beti jendetasuna eta laborantxa aktibitateari eman behar da. Predazioaren presioaren pean hazkuntza desagertzen bada, gure gizarte egitura eta gure bizi ontasunaren lurperatzea da. 

ELB-k aitzina segituko du fermuki defendiatzen otsoaren kontra beren tropak defendiatzen dituzten arzain.txak, edozein izan dadin neurri kuadroa. Ez ditugu harrapariak gure mendi, ordoki, eta kanpo hazkuntzaren sistemen etorkizunaren nagusitzen utziko. 

Scroll to Top

Discover more from Euskal Herriko Laborarien Batasuna

Subscribe now to keep reading and get access to the full archive.

Continue reading