MARIENIA – MOBILIZAZIO DEIA – ekainaren 14an
Marienia : ordu da hazlurrak behin betiko babesteko! Urrats berri bat ekainaren 14an, igandearekin!
Marienia : ordu da hazlurrak behin betiko babesteko! Urrats berri bat ekainaren 14an, igandearekin!
Pirineo Atlantikoetako prefeturak laborantxa sindikatu guziak gomita ditu gaur antolatua den « contrôle unique » sinplikazio administratiboaren neurri nagusi delakoaren bilkura berrirat parte hartzera. ELB-k bazterreko efetuekilako neurri huts hau salatzen du. Zinismo horren parean, gure sindikatuak erabaki du prefeturako bilkura hau boikotatzea.
Bigarren urtez, mendi kolektiboetara bortura joaten diren ardi hazleek departamenduko laborantxa ganberaren gutun bat ukan dute, jakinarazten diena beren ardien sasoikako mugimenduak deklaratu behar dutela 7 eguneko epean (kabalen abiatze eta itzultze bakoitza azken bortu lekutik). Ulertezintasun eta nardamenduarekin, ELBko laborariek berriz dei egiten diete hazleei gutun berri horri ez kasu egitera.
Apirilaren 7an Paueko prefeturan iragan den otsoari buruzko departamenduko komitearen bilkuran,, aipatuak izan dira europar araudiaren araberazko otsoaren estatuaren azken aldaketen berriak eta xehetasunak ukan ditugu. Otsoaren estatuaren aldaketak, otso populazioaren kudeatze, zaintze eta indemnizatze neurrien « egokitze » batzu jakinarazi dauzkigute.
Akitania Berriko, Biarnoko, Lot-et-Garronneko eta Euskal Herriko (ELB) Confédération Paysanne sindikatuaren ordezkariek Alain Rousset Eskualdeko presidentearen bisita izan dute ostiral honetan, Régis Mathon-en etxaldean, Pomps-en baratzezaina.
Goiz huntan ELB Uharte-Hirin zen hilketa osoari oposatzeko eta salatu Estatuaren tematzea txertoa errefusatzen duten behi hazleeri buruz, badakigularik imunitate kolektiboa lortua dugula Iparraldean. Baitezpadakoa da eritasuna desklasifikatzea eta hiltze-txertatze estrategia sistematiko hortarik ateratzea. Ez eraginkor izanez gain, hazkuntzaren etorkizuna mehatxatzen duelakotz.
Gaur goizean, Paueko Laborantza Ganbararen biltzarran, Jean-Marie Girier Pirinio Atlantikoetako prefetak manipulazio ariketa arriskutsu batean sartu da, ELB sindikatuaren aurka.
Joan den larrazkenean landatu ginuen ogia Marienia-ko lurretan, produktu kimikoekin pozoinatua izan da. Mezua argi da : diruz ezin aseak diren jende abantailatsu bakar batzuen apetituaren satifatzeko, gaixtagileek kulturen eta lurraren destruitzeko eta pozoinatzeko deretxoa hartu dute.
ELBren deiari erantzunez, 74 auzapezek izenpetu dute MERCOSURen aurkako agiria. Gure sindikatuak dei egin die gaur goizean Urruñan herriko etxeei eta herriko hauteskundeetarako hautagaiei jarrera har dezaten.
LR Laurent Duplomb senataria itzuli da pestizida ultratoxikoak sartzeko lege proposamen batekin: flupyradifurona eta azetamidoa, neonikotinoideak direnak. Produktu hauek “erlee hiltzaileak” (eta hegaztiak) bezala ezagunagoak dira, bioaniztasunaren eta bizidunen gain dituzten ondorio katastrofikoengatik. Senatariaren gibelean, FNSEAk laborarien, herritarren, lurraren eta uraren pozoindatzea ekartzen du, agroindustriaren interesak dituena iparrorratz bakar gisa. Guk, laborariok, ez dugu ingurumena suntsitzen duten produktu horien erabiltzeko beharrik!