PREFETAK ELB DEABRUTU NAHI DU!
Gaur goizean, Paueko Laborantza Ganbararen biltzarran, Jean-Marie Girier Pirinio Atlantikoetako prefetak manipulazio ariketa arriskutsu batean sartu da, ELB sindikatuaren aurka.
Gaur goizean, Paueko Laborantza Ganbararen biltzarran, Jean-Marie Girier Pirinio Atlantikoetako prefetak manipulazio ariketa arriskutsu batean sartu da, ELB sindikatuaren aurka.
Prentsagiria ELB / Conf’ Béarn
Jakinez departamenduko behi hazkuntzen %96a eta%97ko behi kopurua xertatuak direla DNC eritasunaren kontra, imunitate kolektiboa lortua dugu. Orai, Estatuak hilketa osoaren neurria behar du desagertarazi eta Europar araudiaren arabera A kategoriatik kendu, DNC kasu bat agert balitz ere.
Joan den larrazkenean landatu ginuen ogia Marienia-ko lurretan, produktu kimikoekin pozoinatua izan da. Mezua argi da : diruz ezin aseak diren jende abantailatsu bakar batzuen apetituaren satifatzeko, gaixtagileek kulturen eta lurraren destruitzeko eta pozoinatzeko deretxoa hartu dute.
ELBren deiari erantzunez, 74 auzapezek izenpetu dute MERCOSURen aurkako agiria. Gure sindikatuak dei egin die gaur goizean Urruñan herriko etxeei eta herriko hauteskundeetarako hautagaiei jarrera har dezaten.
LR Laurent Duplomb senataria itzuli da pestizida ultratoxikoak sartzeko lege proposamen batekin: flupyradifurona eta azetamidoa, neonikotinoideak direnak. Produktu hauek “erlee hiltzaileak” (eta hegaztiak) bezala ezagunagoak dira, bioaniztasunaren eta bizidunen gain dituzten ondorio katastrofikoengatik. Senatariaren gibelean, FNSEAk laborarien, herritarren, lurraren eta uraren pozoindatzea ekartzen du, agroindustriaren interesak dituena iparrorratz bakar gisa. Guk, laborariok, ez dugu ingurumena suntsitzen duten produktu horien erabiltzeko beharrik!
Nils tenpestaren pasaiak ostailaren 11 eta 12 ko gauean, desmaxi larriak ekarri ditu Iparraldeko baratzezaintza ekoizpenean diren etxaldeetan. Galdegiten dugu hunkituak izan diren laborari guzieri, beren etxaldean jasan dituzten kalteen argazkiak egitea eta igortzea tenpestaren ondorioz dituzten desmaxien estimazio bat. Zerrendatze hori DDTM-ari komunikatuko dugu, tenpesta horrek ekarri dituen kalteen inportantzia helarazteko.
Miren Etxeberri et Miren Oillarburu sont maraîchères à Macaye. Elles produisent une quarantaine de variétés de légumes en bio.
Joan den abendutik, ELB borrokan da DNC kudeatzeko metodo onartezinak salatzeko. Besteak beste, hiltze orokorraren kontra ari da.
Xabi Harlouchet Ahatsan instalatua da behi esnadunekin. DNC eritasunaren politika sanitarioa eta bere troparen txertatzea aipatzen dauku.
2025ko abendoaren 4tik, ainitz laborariek ez dute beren ICHN laguntzaren pagamendu osoa hunkitu. Pirinea-Atlantikoetako DDTM-aren arabera, « zone Montagne 2 » delako kategorian diren laborarientzat,« anomalia » batek trabatzen omen du ICHN-aren kalkulatzeko modua.